[itzul] gauzen Internet
"IBAŅEZ SAN ROMAN, Iņaki"
iibanez a bildua gipuzkoa.net
Ost, Aza 5, 11:31:07, CET 2014
Horrela dator Euskaltermen. Hona hemen fitxa:
Internet de las cosas
- Informatika > Internet -
eu gauzen Internet
Definizioa :
Mundu errealeko objektuak elkarren artean edo beste ordenagailu zein zerbitzuekin komunikatzea ahalbidetzen duen Interneten erabilera. Objektu horiei informazio digitala eransten dioten teknologiak baliatzen dira horretarako.
es
Internet de las cosas <http://www.euskara.euskadi.net/r59-15172x/eu/q91EusTermWar/kontsultaJSP/q91aBilaketaAction.do?ekin=FITXATIK&galderakoHizkuntza=ES&galdera=Internet%20de%20las%20cosas&terminoTermkod=1661176&fitxatik=bai>
fr
Internet des objets <http://www.euskara.euskadi.net/r59-15172x/eu/q91EusTermWar/kontsultaJSP/q91aBilaketaAction.do?ekin=FITXATIK&galderakoHizkuntza=FR&galdera=Internet%20des%20objets&terminoTermkod=1661177&fitxatik=bai>
en
Internet of things <http://www.euskara.euskadi.net/r59-15172x/eu/q91EusTermWar/kontsultaJSP/q91aBilaketaAction.do?ekin=FITXATIK&galderakoHizkuntza=EN&galdera=Internet%20of%20things&terminoTermkod=1661178&fitxatik=bai>
[Kontsulta-fitxak] [2014]
Garbi dago, beraz, terminoa nola eman, baina deklinatzeko orduan, duda asko ditut.
Itzultzen ari naizen testuaren izenburuan, nola jarri?: Gauzen Internet / Gauzen Interneta / Gauzen Internet-a?
Gero, testuaren barruan, honelakoak ditut:
- testuaren hasieran bertan: "Gauzen Internet" kontzeptua... / "Gauzen Interneta" kontzeptua...?
- gauzen Interneti buruz / gauzen Internetari buruz?
- gauzen Internetek / gauzen Internetak?
- gauzen Internet da... / gauzen Interneta da...?
- gauzen Interneterako interesa / gauzen Internetarako interesa?
- gauzen Interneten ahalmena / gauzen Internetaren ahalmena?
Inork laguntzerik, bai?
Eskerrik asko!
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20141105/16143198/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago