[itzul] gauzen Internet

Ander Altuna-UEU a.altuna a bildua ueu.eus
Ost, Aza 5, 11:42:45, CET 2014


'Gauzen Internet' biak letra larriz eta artikulurik gabe ikusi dut 
hortik. Beraz, horren arabera:

- Gauzen Internet kontzeptua

- Gauzen Interneti buruz

- Gauzen Internetek

- Gauzen Internet da

- Gauzen Interneterako interesa

- Gauzen Interneten ahalmena



az., 2014.eko azaren 05a 11:31(e)an, "IBAŅEZ SAN ROMAN, Iņaki" igorleak 
idatzi zuen:
>
> Horrela dator Euskaltermen. Hona hemen fitxa:
>
> Internet de las cosas
>
> - Informatika > Internet -
>
> eu gauzen Internet
>
> Definizioa :
>
> Mundu errealeko objektuak elkarren artean edo beste ordenagailu zein 
> zerbitzuekin komunikatzea ahalbidetzen duen Interneten erabilera. 
> Objektu horiei informazio digitala eransten dioten teknologiak 
> baliatzen dira horretarako.
>
> es
>
> Internet de las cosas 
> <http://www.euskara.euskadi.net/r59-15172x/eu/q91EusTermWar/kontsultaJSP/q91aBilaketaAction.do?ekin=FITXATIK&galderakoHizkuntza=ES&galdera=Internet%20de%20las%20cosas&terminoTermkod=1661176&fitxatik=bai>
>
> fr
>
> Internet des objets 
> <http://www.euskara.euskadi.net/r59-15172x/eu/q91EusTermWar/kontsultaJSP/q91aBilaketaAction.do?ekin=FITXATIK&galderakoHizkuntza=FR&galdera=Internet%20des%20objets&terminoTermkod=1661177&fitxatik=bai>
>
> en
>
> Internet of things 
> <http://www.euskara.euskadi.net/r59-15172x/eu/q91EusTermWar/kontsultaJSP/q91aBilaketaAction.do?ekin=FITXATIK&galderakoHizkuntza=EN&galdera=Internet%20of%20things&terminoTermkod=1661178&fitxatik=bai>
>
> [Kontsulta-fitxak] [2014]
>
> Garbi dago, beraz, terminoa nola eman, baina deklinatzeko orduan, duda 
> asko ditut.
>
> Itzultzen ari naizen testuaren izenburuan, nola jarri?: Gauzen 
> Internet / Gauzen Interneta / Gauzen Internet-a?
>
> Gero, testuaren barruan, honelakoak ditut:
>
> - testuaren hasieran bertan: “Gauzen Internet” kontzeptua... / “Gauzen 
> Interneta” kontzeptua...?
>
> - gauzen Interneti buruz / gauzen Internetari buruz?
>
> - gauzen Internetek / gauzen Internetak?
>
> - gauzen Internet da... / gauzen Interneta da...?
>
> - gauzen Interneterako interesa / gauzen Internetarako interesa?
>
> - gauzen Interneten ahalmena / gauzen Internetaren ahalmena?
>
> Inork laguntzerik, bai?
>
> Eskerrik asko!
>

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20141105/ad45b997/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago