[itzul] Azaroan, Shakespearerekin 'Amets' batean!

EIZIE bulegoa a bildua eizie.org
Ast, Aza 13, 16:22:33, CET 2014


"Shakespeareren Ametsa biziarazten" ekimenaren barruan, beste bi ekitaldi antolatu ditugu azaroan: mahai-inguru bat (hilaren 20an) eta solasaldi bat (hilaren 27an).

Mahai-ingurua

"Shakespeareren hiru Amets" (http://www.eizie.org/uda_ametsa/UGBAeus)

Donostia, azaroaren 20a, Udal Liburutegiko sotoa, 19:00ak

A Midsummer Night's Dream komediaren euskarazko hiru bertsioez jardungo dute mahai baten bueltan Elizabete Manterolak, Karlos del Olmok eta Juan Garziak.

Manterolak Bingen Ametzagaren bertsioaz jardungo du, Karlos del Olmok Bedita Larrakoetxearenaz eta Juan Garziak bereaz.

Solasaldia

"Sueño de una noche de verano" (http://www.eizie.org/uda_ametsa/solasaldia)

Donostia, azaroaren 27a, Donostia 2016 gunea, 19:00ak

Ángel Luis Pujante (http://es.wikipedia.org/wiki/Ángel_Luis_Pujante) gonbidatu dugu solasaldi honetarako, Shakespeareren aditu, gaztelaniazko bertsioari buruz hitz egiteko, besteak beste. Juan Garziak eta biek jardungo dute antzerkiaren itzulpenaz oro har, eta bereziki Shakespeareren lanak gaztelaniaratzeaz.








Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa izan lezake. Zu ez bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo kopiatzea. Mezu hau akatsen batengatik jaso baduzu, jakinarazi bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.

DBLOn xedatutakoaren arabera, EIZIEk (Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteak) bermatzen du beharrezko neurriak hartuko dituela datu pertsonalak konfidentzialtasun osoz tratatzeko. Bestalde, jakinarazten dizugu datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta aurkakotasuna adierazteko eskubideak erabil ditzakezula helbide honetan: Zemoria, 25, behea, 20013 Donostia.

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20141113/187dc8c2/attachment.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: EIZIE k tx.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 22697 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20141113/187dc8c2/attachment.jpg>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago