[itzul] Beldarra

Edorta Agirre agirredort a bildua gmail.com
Or, Aza 14, 13:53:41, CET 2014


"Rúcula" (Eruca vesicularia, E. sativa,  Diplotaxis muralis, D. tenuifolia, etab.) kraskatsu eta mikazño hori autore-sukaldaritzako entsaladetan hasi zen agertzen orain dozena urte, baina euskal hiztunok ez genuen garaiz asmatu ordaina ematen.
Hitza azaltzen zen hiztegi bakanetan "errukula" baizik ez zegoen. Norbaitek, euskal sen eta taxuz, "eruka" ekartzea proposatu zuen. 
Horiekin batera, "Elikadura hiztegian" beldar ere aurkeztu dugu, hizkuntza bat baino gehiagotan zizarearen antzeko intsektu-aurrearen izena landare horrenarekin loturik dagoelako.
Euskaraz, animaliari eta landareari izen bera ematea jokaera historikoa dugunez...
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20141114/8088b3ff/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago