[itzul] Aditz-komunztadura zatikiekin

junkal elizalde junkal.elizalde a bildua gmail.com
Or, Aza 14, 13:34:26, CET 2014


Nola jokatzen duzue aditza zatikiekin, aditza IZAN edo EGON denean?


Erreferentzia *singularra* denean:

Zirkuluaren bi bosten gorria da.
ALA
Zirkuluaren bi bosten gorriak dira.


Erreferentzia *plurala* denean:

Ikasleen bi bosten neska da.
ALA
Ikasleen bi bosten neskak dira.

Ikasleen laurden bat/laurdena neska da.
ALA
Ikasleen laurden bat/laurdena neskak dira.

Liburuen bi bosten apalean dago.
ALA
Liburuen bi bosten apalean daude.

Liburuen laurden bat/laurdena apalean dago.
ALA
Liburuen laurden bat/laurdena apalean daude.

Folioen laurden bat/laurdena gorria da.
ALA
Folioen laurden bat/laurdena gorriak dira.

Eskerrik asko aldez aurretik,

Junkal
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20141114/684f4166/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago