[itzul] rúcula / roquette
Bakartxo ARRIZABALAGA
bakartxo.arrizabalaga a bildua orange.fr
Or, Aza 14, 14:01:18, CET 2014
Frantses ingurunean, maiz, erroketa da entzuten, baina matematikako termino denez ez dut oso egoki ikusten; aldiz, errukula espainola dakitenek besterik ez du ulertzen. Zuk ematen dituzunak, uste dut inortxok ez dituela ulertuko; ataka ederra!
Itzultzaileoi geurea eta besteon lana egitea suertatzen zaigu, bai, galantki.
Bakartxo
> Message du 14/11/14 13:50
> De : "Edorta Agirre"
> A : "Bakartxo ARRIZABALAGA" , "ItzuL"
> Copie à :
> Objet : Re: [itzul] rúcula / roquette
>
>
Egunon, Bakartxo:
"Rúcula" (Eruca vesicularia, E. sativa, Diplotaxis muralis, D. tenuifolia, etab.) kraskatsu eta mikazño hori autore-sukaldaritzako entsaladetan hasi zen agertzen orain dozena urte, baina euskal hiztunok ez genuen garaiz asmatu ordaina ematen.
Hitza azaltzen zen hiztegi bakanetan "errukula" baizik ez zegoen. Norbaitek, euskal sen eta taxuz, "eruka" ekartzea proposatu zuen.
Horiekin batera, "Elikadura hiztegian" beldar ere aurkeztu dugu, hizkuntza bat baino gehiagotan zizarearen antzeko intsektu-aurrearen izena landare horrenarekin loturik dagoelako.
Euskaraz, animaliari eta landareari izen bera ematea jokaera historikoa dugunez... geroa errukitsu agertuko ahal zaigu!
Eskerrik asko zuen arretagatik,
Edorta Agirre
----- Original Message -----
From: Bakartxo ARRIZABALAGA
To: ItzuL
Sent: Friday, November 14, 2014 1:22 PM
Subject: [itzul] rúcula / roquette
>
> Euskarazko ordainik?
>
> Bakartxo
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20141114/f3b29a69/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago