[itzul] rúcula /  roquette

kbiguri kbiguri a bildua yahoo.es
Or, Aza 14, 21:56:23, CET 2014


Beldar entsalada! Jatetxea hondoratu nahian, ala?

Koldo Biguri

> El 2014 aza. 14, a las 21:01, Bakartxo ARRIZABALAGA <bakartxo.arrizabalaga a bildua orange.fr> escribió:
> 
> Azkenean "beldar" eman dut; "eruka" ere zentzuzko iruditzen zitzaidan, baina jadanik bestea erabili edota erabiltzen baduzue, bihoa!
> 
>  
> 
> Bakartxo
> 
> > Message du 14/11/14 13:50
> > De : "Edorta Agirre" <agirredort a bildua gmail.com>
> > A : "Bakartxo ARRIZABALAGA" <bakartxo.arrizabalaga a bildua orange.fr>, "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
> > Copie à : 
> > Objet : Re: [itzul] rúcula /  roquette
> > 
> >
> Egunon, Bakartxo:
> "Rúcula" (Eruca vesicularia, E. sativa,  Diplotaxis muralis, D. tenuifolia, etab.) kraskatsu eta mikazño hori autore-sukaldaritzako entsaladetan hasi zen agertzen orain dozena urte, baina euskal hiztunok ez genuen garaiz asmatu ordaina ematen.
> Hitza azaltzen zen hiztegi bakanetan "errukula" baizik ez zegoen. Norbaitek, euskal sen eta taxuz, "eruka" ekartzea proposatu zuen.
> Horiekin batera, "Elikadura hiztegian" beldar ere aurkeztu dugu, hizkuntza bat baino gehiagotan zizarearen antzeko intsektu-aurrearen izena landare horrenarekin loturik dagoelako.
> Euskaraz, animaliari eta landareari izen bera ematea jokaera historikoa dugunez... geroa errukitsu agertuko ahal zaigu!
> Eskerrik asko zuen arretagatik,
>  
> Edorta Agirre
>  
> ----- Original Message -----
> From: Bakartxo ARRIZABALAGA
> To: ItzuL
> Sent: Friday, November 14, 2014 1:22 PM
> Subject: [itzul] rúcula / roquette
> 
> >
> > Euskarazko ordainik?
> 
> >  
> 
> > Bakartxo
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20141114/b3abf9fe/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago