[itzul] rúcula /  roquette

kbiguri kbiguri a bildua yahoo.es
Lar, Aza 15, 12:49:39, CET 2014


Wikipedian begiratzea aski da ikusteko hizkuntza gehienetan mailegatu dela hitza, Italiako gastronomiaren eraginez. Nik "errukola" esaten dut, etxean asko jaten baitugu, besteak beste. 




KOLDO BIGURI

> El 2014 aza. 15, a las 12:45, Bakartxo ARRIZABALAGA <bakartxo.arrizabalaga a bildua orange.fr> escribió:
> 
> Niri, egia errateko, ez zait oso tentagarri egiten.
> 
> 
> Bakartxo
> 
> > Message du 15/11/14 12:42
> > De : "kbiguri" <kbiguri a bildua yahoo.es>
> > A : "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
> > Copie à : 
> > Objet : Re: [itzul] rúcula /  roquette
> > 
> >
> Ez dakit zenbat hizkuntzatan dagoen loturik zomorroaren izena landarearenekin, nik gaztelaniaz eta asturieraz baino ez dut ikusi, hiztegian: baina, Espainiako zenbat jatetxetan ikusiko ditugu "ensalada de oruga"? Eta, beldar hitza OEH eta besre hiztegietan begiratura, behin ere ez da agertzen landare izen bezala. Jakin nahi nuke zertan oinarrituta eman dute itzulpen hori Elikadura Hiztegian, errespetu osoz esanda: euskal hiztegietan ez dirudi, agian oker nago; baina DRAEren eragina bai topatu dudala uste dut. 
> > 
> > Eta, nolanahi ere, hiztegiak hiztegi, egoera errealetarako benetan erabilgarri iruditzen zaizue "beldar" entsalada? 
> >
> 
> >
> 
> >
> KOLDO BIGURI
> 
> > El 2014 aza. 15, a las 08:08, Edorta Agirre <agirredort a bildua gmail.com> escribió:
> > 
> >
> Jatetxeak ez hondoratzeko modu eraginkorra da frantsesa eta espainiera bakar-bakarrik erabiltzea, jakina.
>  
> Xehetasunetan sartuta, "beldar entsalada" hori ez da jangarri, gure kulturako dastamenak beldarraren ezaugarri fisikoak atseginak ez dituelako; beste hainbat belar, landare eta elementu batzuekin elkartu behar da, osotasuna atsegina gerta dadin. 
>  
>  
> ----- Original Message -----
> From: kbiguri
> To: Bakartxo ARRIZABALAGA ; ItzuL
> Sent: Friday, November 14, 2014 9:56 PM
> Subject: Re: [itzul] rúcula /  roquette
> 
> >
> Beldar entsalada! Jatetxea hondoratu nahian, ala?
> > 
> > Koldo Biguri
> 
> > El 2014 aza. 14, a las 21:01, Bakartxo ARRIZABALAGA <bakartxo.arrizabalaga a bildua orange.fr> escribió:
> > 
> >
> > Azkenean "beldar" eman dut; "eruka" ere zentzuzko iruditzen zitzaidan, baina jadanik bestea erabili edota erabiltzen baduzue, bihoa!
> 
> >  
> 
> > Bakartxo
> 
> > Message du 14/11/14 13:50
> > > De : "Edorta Agirre" <agirredort a bildua gmail.com>
> > > A : "Bakartxo ARRIZABALAGA" <bakartxo.arrizabalaga a bildua orange.fr>, "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
> > > Copie à : 
> > > Objet : Re: [itzul] rúcula /  roquette
> > > 
> > >
> Egunon, Bakartxo:
> "Rúcula" (Eruca vesicularia, E. sativa,  Diplotaxis muralis, D. tenuifolia, etab.) kraskatsu eta mikazño hori autore-sukaldaritzako entsaladetan hasi zen agertzen orain dozena urte, baina euskal hiztunok ez genuen garaiz asmatu ordaina ematen.
> Hitza azaltzen zen hiztegi bakanetan "errukula" baizik ez zegoen. Norbaitek, euskal sen eta taxuz, "eruka" ekartzea proposatu zuen.
> Horiekin batera, "Elikadura hiztegian" beldar ere aurkeztu dugu, hizkuntza bat baino gehiagotan zizarearen antzeko intsektu-aurrearen izena landare horrenarekin loturik dagoelako.
> Euskaraz, animaliari eta landareari izen bera ematea jokaera historikoa dugunez... geroa errukitsu agertuko ahal zaigu!
> Eskerrik asko zuen arretagatik,
>  
> Edorta Agirre
>  
> ----- Original Message -----
> From: Bakartxo ARRIZABALAGA
> To: ItzuL
> Sent: Friday, November 14, 2014 1:22 PM
> Subject: [itzul] rúcula / roquette
> 
> > >
> > > Euskarazko ordainik?
> 
> > >  
> 
> > > Bakartxo
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20141115/740a7208/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago