[itzul] Roma = ijitu?
Xabier Armendaritz (Aixe, S. L.)
aixe a bildua ctv.es
Ost, Aza 26, 12:32:00, CET 2014
Eta euskal wikipediako artikuluan bertan, aukera nagusien artean,
/erromani /ere ageri da:
*Ijitoak* (/egiptano/tik eratorria, «Egiptokoa
<https://eu.wikipedia.org/wiki/Egipto>»), *buhameak* (/bohemiar
<https://eu.wikipedia.org/wiki/Bohemia>/retik), *motxaileak* edo
*erromaniak* —zenbaitetan beren artean /rom herria/ izenaz ere
ezagunak (haien hizkuntzan /rom/ izenak «gizona, senarra» esan nahi
du)— gehienbat Europan <https://eu.wikipedia.org/wiki/Europa> bizi
den etnia <https://eu.wikipedia.org/wiki/Etnia> bat da, jatorria
ziurrenik Indiaren <https://eu.wikipedia.org/wiki/India>
ipar-mendebaldean duena, eta Erdi Aroan
<https://eu.wikipedia.org/wiki/Erdi_Aroa> Europara emigratu zuena.
Ijito euskaldunek <https://eu.wikipedia.org/wiki/Euskaldun>
erromintxel <https://eu.wikipedia.org/wiki/Erromintxel> izena dute,
beren burua kalo <https://eu.wikipedia.org/wiki/Kalo>
kulturakoengandik bereizteko.
Nire lehen aukera /ijito /litzateke (ulergarriena dela uste dut),
hurrena /buhame/, eta ondoren /erromani.
/Kontuan izatekoa da /erromania/ Iparraldean erromeroa dela (ikus
/Hiztegi Batua/), eta, politikoki zuzen jartzen bagara, /rom/ eta
/erromani/ guztiz sexistak direla jatorriz («gizona, senarra» bide da
hitz horien erroa).
Ondo izan,
Xabier
2014-11-26 12:12(e)an, Xabier Armendaritz (Aixe, S. L.) igorleak idatzi
zuen:
>
> Euskara batuan, /-o/ bukaera du: /ijito. /Eta bai, euskal wikipedian
> bezalaxe eta portugesaren haritik, hitz horixe erabiliko nuke nik,
> ulergarritasunaren alde, ez baitiot hitz horri gaur egungo euskaran
> halako gutxiespen karga itzelik ikusten.
>
> Bestela, euskal wikipedian bertan, bigarren mailako aukeratzat /rom
> herria/ aukera ere ageri da, baina askoz ilunagoa da dudarik gabe.
>
> Ondo izan,
>
> Xabier
>
>
>
> 2014-11-25 18:41(e)an, inaki irazabalbeitia igorleak idatzi zuen:
>> Arratsaldeon,
>>
>> Europako Parlamentuan lan egiten duen lagun batek galdetu dit ea
>> ingelesezko 'roma' nola jarriko nukeen euskaraa.'Ijitu' esan diot eta
>> ea hitz politagorik ez dagoen jaulki dit.
>>
>> Inori fortunatu al zaio hau euskaraz jartzea?
>>
>> *es: *La integración social y económica del pueblo romaní
>> **
>> **en:*The social and economic integration of the Roma
>> *
>> *de: Soziale und wirtschaftliche Integration der Roma
>> *
>> *fr: L'intégration sociale et économique des Roms en Europe
>> *
>> *it: *L'integrazione sociale ed economica dei Rom in Europa
>> **
>> **pt: **A integração social e económica dos ciganos na Europa**
>>
>> Nik 'ijitu' hitzari ez diot arazorik ikusten eta portugesak
>> jorratutako ildoari jarraituko nioke. Dena den zuzentasun
>> politikoaren garai honetan...
>>
>> Ongi izan,
>>
>> Inaki
>>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20141126/b79c94a2/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago