[itzul] -etako?
Juan Garzia Garmendia
juangarzia a bildua gmail.com
Or, Aza 28, 10:43:20, CET 2014
"Jabe biko etxea" beste sail semantiko batekoa da, ez kokapenezkoa: nolako
etxea (bi jabe dituena), hots "borondate oneko neska" edo "zazpi dorreko
gaztelua" bezalako konfiguraziokoa.
karlos del_olmo<karlos_del_olmo a bildua donostia.org> igorleak hau idatzi zuen
(2014(e)ko azaroak 28 10:30):
> Gogoan dut Mitxelenak esan ohi zuela mugakizun argi bat zegoela: "Niko
> etxea", "Ireneko bulegoa" ezinezkoak dira euskaraz (orain arte?).
> Gainerakoetan, gauzak ez zeuden halako garbi , bizidunekin, esate baterako,
> "jabe biko etxea" eta mota horretakoak ez dira-eta arrotz. Buruz ari naiz,
> ez dudalako artikulua eskura, baina "-ko" esaldi batean ia mugarik gabe
> errepika daitekeela zioen, baina ez "-ren": "Burgosko katedraleko dorreko
> leihoko beirategiiko kristaleko...".
>
> Karlos del Olmo
> karlos_del_olmo a bildua donostia.org
> 943483474
>
> 687409016
>
>
>
>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20141128/06eb0a6b/attachment.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: 12558944.gif
Mota: image/gif
Tamaina: 5763 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20141128/06eb0a6b/attachment.gif>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago