[itzul] Fractura del maleolo peroneo no desplazada.
Rey Escalera, Fernando (Itzultzailea:NAO/BON)
fernando.rey.escalera a bildua cfnavarra.es
Ast, Urr 9, 08:53:53, CEST 2014
Aupa, Garikoitz.
Fractura desplazada:
Fractura desplazada: haustura honetan, hezurraren bi puskak elkarrengandik bereiziak daude, ez behar luketen tokian.
Fractura no desplazada:
Fractura no desplazada: haustura gertatu da, baina hezur puskak zein bere tokian dago, ez bereiziak.
Ikusten duzunez, problema ez da zer den, baizik eta nola esan.
Jakina, hezur puskak daude lekuz aldatuak, mugituak, ez haustura.
Gaztelaniaz salto hori egin dute. Euskaraz?
Kontua zera da: nola eman behar duzun, izen-sintagma bakarrean, edo baduzun modurik bestela adierazteko.
- Peronearen maleoloaren lekualdatzerik gabeko haustura
- Peronearen maleoloaren haustura (lekualdatzerik gabe)
- Peronoaren maleoloaren haustura ez lekualdatua (¿?)
Eta, ahal balitz, "orkatilaren haustura" (hezurraren lekualdatzerik gabe).
Ongi izan.
Fernando
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20141009/d4381a46/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago