[itzul] Elikadura hiztegi bi sarean
karlos del_olmo
karlos_del_olmo a bildua donostia.org
Ast, Urr 9, 13:01:24, CEST 2014
Edorta Agirrek hala eskatuta bidaltzen dut mezua:
Jaun-andre agurgarriok:
Minutu erdia bakarrik, Elikadura Hiztegia sortu dela adierazteko. Hemen
bizi da orain eta garatze prozesuan ibiliko da aurrerantzean ere:
http://es.calameo.com/read/003784223b8d745e146cc
http://es.calameo.com/read/003784223c56df4939476
Elikaduraren inguruko milatik gora artikulu eta bost liburu idatzi, beste
hogei bat euskaratu, euskal irratietan hamaikatxo aldiz hitz egin, Udako
Euskal Unibertsitateko Elikadura saila sortu eta hartaz (2000-2004)
arduratu…
Hortxe ibili gara, helduleku finkorik gabe, euskarak oraino ez zeukan
hiztegi entziklopedikorik: poire edo pera begiratzen badu, "udare, madari"
baizik ez du ikusiko. Bai, gezurra dirudi.
Gu ote gara egokienak saltsa horietan lardaskatzeko? Ez, seguruenik,
baina…
Handik eta hemendik metaturiko materialaz aprobetxatuz, bi pieza osatu
ditugu: bata, glosario soila; besteak hitzen itzulpenak, azalpenak,
diagramak, etab. biltzen ditu.
Lau bat mila hitz jorratu edo landu ditugu, baina oraino beste 3.000
inguru falta dira Elikadura Hiztegi hau txukun osatzeko.
Hortxe dituzue bataren eta bestearen behin-behineko bertsioak, egunez egun
zuzendu, orraztu, zehaztuko ditugunak, esan gabe doa, zuen ekarpenei
esker.
Orain, egindakoak hobetzeko ahaleginetan gabiltza. Laster izan ailitz!
Mila esker zuen arretagatik,
Edorta Agirre"
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20141009/fa145f93/attachment.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: 11500610.gif
Mota: image/gif
Tamaina: 5763 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20141009/fa145f93/attachment.gif>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago