[itzul] Estudio de arqtuitectura X,

Xabier Aristegieta allurritza a bildua gmail.com
Ast, Urr 16, 13:18:22, CEST 2014


Kaixo, Garikoitz:

1.- "Estudio" hitza Hiztegi Batuan jasota dago.

2.- Ingelesez ere "studio" hitza erabiltzen da. Ikus, adibidez,
http://www.wisegeek.com/what-is-an-architect-studio.htm
edo
http://www.ldoceonline.com/dictionary/studio

3.- Alemanez ere bai:

http://www.duden.de/suchen/dudenonline/studio
http://www.architekturstudio.net/

Horrela, ba, inolako kezkarik gabe erabiliko nuke "arkitekto-estudio" nahiz
"arkitektura-estudio" edo (hau gutxiago gustatzen zait, dena den)
"arkitekturako estudio".

Ondo izan,

Xabier

Garikoitz Etxebarria<garikoitz.etxebarria a bildua uribekosta.org> igorleak hau
idatzi zuen (2014(e)ko urriak 16 12:00):

>  Egun on:
>
>
> Arkitektoen *estudio* horren ordaina,  euskeraz zein izan lei edo zer
> emon dozue?
> Esaterako  estudio de Arquitectura *Gallur*  . * Gallur *arkitektura-
> taldea / bulegoa .
>
>
> Orain arte emon izan dot  *" X"* arkitektura-*bulegoa*
>
> Besterik. ?
>
>  Eskerrak aurrez.
>
> Garikoitz
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20141016/a0cd45db/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago