[itzul] Nola esaten da zuen inguruan "piper egin"?

Irune Payros irune.payros a bildua ehu.es
Or, Ira 19, 13:22:28, CEST 2014


Bergaran "txarrittan eiñ"

Hona Bergara aldeko Hiztegiko sarrerak:

novilla, -o: biae, bigantxa, ixko, txal-ixko · hacer novillos: txarrittan
egin, pipar egin 

txarrítta, txarrittia. (c). izena. Piper egitea, eskolara ez joatea.   El
hacer novillos. Makiña bat txarritta einddakuak gaittuk mutikotan./
Txarrittia besteik ezkeunkan buruan. txarríttan eiñ. (b). esapidea. Piper
egin.   Hacer novillos. Txarrittan eiñ da bein baiño geixaotan joate
giñuztan Mari Justai keixak arrapatzera. Sin. eskuela martxando eiñ (Elg.),
kalba eiñ (Oñ.). Sin. pípar eiñ.

Hiztegia on-line dago (http://www.bergarakoeuskara.net/hiztegia), eta
Euskalbarren bidez ere egin daitezke kontsultak.

-----Jatorrizko mezua-----
From: LB [mailto:luisber12 a bildua gmail.com] 
Sent: ostirala, 2014.eko irailak 19 13:08
To: 'ItzuL'
Subject: [itzul] Nola esaten da zuen inguruan "piper egin"?


Bizkaiko partean "patx egin" edo "sasieskola egin" esaten dan hori, alegia.
Seguru esamolde horrek badituela hainbat aldaera han-hemen. Eskertuko nuke
zuen inguruko euskalkian erabiltzen dena jakinaraziko bazenidate.

Milesker.








ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago