[itzul] Wordfast zalantza

Gotzon Egia gegia a bildua gipuzkoa.eus
Or, Api 24, 09:52:38, CEST 2015


Wordfastekin ari naiz lanean eta oraintxe eskatu didate testua bi hizkuntzak emanda agertu behar dela, hau da, jatorrizkoa eta itzulpena.
Kontua da, aurreratu samar dudala testua, baina Wordfast bidez egin dut. Galdera honakoa da: Bada erarik garbitzerakoan Wordfast programari dagozkion ikurrak kendu eta bi hizkuntzak ager daitezen?

WFn zuzenean ez duk biderik ezagutzen,baina urrats erraz batzuekin sor dezakezu dokumentua bi hizkuntzetan:

 1.  Amaitu itzulpena WF erabiliz, betiko moduan.
 2.  Garbitu itzulpen dokumentua.
 3.  Bere karpetan geldituko den .BAK fitxategia zabaldu. Jarri kurtsorea segmentuetatik kanpo, adibidez dokumentuaren amaieran. Sakatu Ctrl+Alt+Delete; horrekin, itzulpena eta segmentu kodeak kenduko dira, eta jatorrizko testua geldituko da, garbi. WFk bi bider galdetuko dizu ea ziur zauden, badaezpada ere.
 4.  Gorde pantailan duzun dokumentua denadelako_es.doc izenarekin.
 5.  Horrela, dokumentu bana izango duzu hizkuntza bakoitzean; bi horiekin bat sor dezakezu, behar den formatua emanda (taula bat, testuak ezker-eskuin, adibidez).

--
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.eus<mailto:gegia a bildua gipuzkoa.eus>
43º 19' 15" N 1º 58' 57.5" W

________________________________
Hemendik aurrera nire posta elektronikoak .eus domeinua izango du. Hori dela eta, nire posta elektroniko berria zure kontaktuetan gordetzea gomendatzen dizut. Oraingoz, bi domeinuak indarrean mantenduko dira.

A partir de ahora mi correo electrónico tendrá el dominio .eus y en consecuencia, le recomiendo que guarde mi nueva dirección electrónica en sus contactos. De momento convivirán los dos dominios.

Gipuzkoan

euskaraz bizi eta lan egiten dugu
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20150424/c21cbaca/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago