[itzul] cebrallo eta ligre

Bakartxo ARRIZABALAGA bakartxo.arrizabalaga a bildua orange.fr
Ast, Api 30, 16:36:19, CEST 2015


Betikoan gara, bai, gidoiaren erabilerarekin, hainbat gauzatarako balio duenak zehaztasuna galtzen duela eta deusetarako ez dela ona.
bakartxo
 
 
 
 
> Message du 30/04/15 16:05
> De : "Juanjo Respaldiza" 
> A : "ItzuL" 
> Copie à : 
> Objet : Re: [itzul] cebrallo eta ligre
> 
>
Nik problematxo bat ikusten diet 'zebra-zaldia' erakoei: pluralean ipiniz gero beste adiera batekin bat egiten duela eta nahasgarria izan litekeela. Hau da, 'zebra-zaldiak' esaten dugunean 'zebrak eta zaldiak' edo 'zebra eta zaldia' interpretatzea ere badagoela, 'txakur-katuak' eta holakoak esaten ditugunean legez (Gure txakur-katuak beti dira gose = gure txakura eta katua beti dira gose). 

>
Arrisku horren aukera ekarri nahi izan dut hona, gainerakoan zuek ikusiko duzue zer komeni den. 

>
Juanjo
>

>
igorleak hau idatzi zuen (2015(e)ko apirilak 30 15:37):
>




Bakartxorekin bat nator. Kontuan hartuta, gainera, zebrak ekidoekin nahas daitezkeela, hau da, zaldiekin eta astoekin, ‘zebra-zaldia’ eta ‘zebra-astoa’ dira zuhurrenak, edo ‘ekido hibridoa’ orokorragoa. “Marrano” ohia naizen arren (hitz elkarketan marra guztiak jartzen zituena, eta orain ez), marrarekin atera zaizkit.
 
Jon
 


From: edurne [mailto:aztiri a bildua futurnet.es] 
> Sent: asteartea, 2015.eko apirilak 28 19:22
> To: ItzuL
> Subject: [itzul] cebrallo eta ligre


 
Itzuli dituzue inoiz? 
> 
> "Un cebrallo o zebrallo es un hibrido de una cebra con una yegua".
> Eta "ligre" lehoi arrarena eta tigre emearena.
> Nola emango zenituzkete euskaraz?
> Mila esker
> Edurne


 





>



-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20150430/4c8c230d/attachment.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: marca_outlook_seguridad.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 66738 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20150430/4c8c230d/attachment.jpg>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago