[itzul] cebrallo eta ligre

Juanjo Respaldiza jjrespaldiza a bildua gmail.com
Ast, Api 30, 16:04:39, CEST 2015


Nik problematxo bat ikusten diet 'zebra-zaldia' erakoei: pluralean ipiniz
gero beste adiera batekin bat egiten duela eta nahasgarria izan litekeela.
Hau da, 'zebra-zaldiak' esaten dugunean 'zebrak eta zaldiak' edo 'zebra eta
zaldia' interpretatzea ere badagoela, 'txakur-katuak' eta holakoak esaten
ditugunean legez (Gure txakur-katuak beti dira gose = gure txakura eta
katua beti dira gose).

Arrisku horren aukera ekarri nahi izan dut hona, gainerakoan zuek ikusiko
duzue zer komeni den.

Juanjo

<jon-agirre a bildua euskadi.eus> igorleak hau idatzi zuen (2015(e)ko apirilak 30
15:37):

>  Bakartxorekin bat nator. Kontuan hartuta, gainera, zebrak ekidoekin
> nahas daitezkeela, hau da, zaldiekin eta astoekin, ‘zebra-zaldia’ eta
> ‘zebra-astoa’ dira zuhurrenak, edo ‘ekido hibridoa’ orokorragoa. “Marrano”
> ohia naizen arren (hitz elkarketan marra guztiak jartzen zituena, eta orain
> ez), marrarekin atera zaizkit.
>
>
>
> Jon
>
>
>
> *From:* edurne [mailto:aztiri a bildua futurnet.es]
> *Sent:* asteartea, 2015.eko apirilak 28 19:22
> *To:* ItzuL
> *Subject:* [itzul] cebrallo eta ligre
>
>
>
> Itzuli dituzue inoiz?
>
> "Un *cebrallo* o *zebrallo* es un hibrido de una cebra con una yegua".
> Eta "ligre" lehoi arrarena eta tigre emearena.
> Nola emango zenituzkete euskaraz?
> Mila esker
> Edurne
>
>  <http://www.euskadi.net>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20150430/d5e24f80/attachment.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: marca_outlook_seguridad.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 66738 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20150430/d5e24f80/attachment.jpg>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago