[itzul] Grupo nominal
imanol salegi
isuuis a bildua gmail.com
Ast, Abu 6, 19:37:07, CEST 2015
Arratsalde on.
Lankidetza-teknikei buruzko itzulpentxo bat dut eskuetan, eta, besteak
beste, *grupo nominal* izeneko bat aipatzen da. Han eta hemen *nominal*
hori nondik etor daitekeen jakin nahian, hau aurkitu dut: "...the number of
ideas produced by "nominal groups" (whose members were actually working
alone) was greater than the number of ideas produced by real, face-to-face
groups". Lehen fasean bakarka egiten da lan, eta, gero, parte-hartzaileek
bana-banan aurkezten dituzte nork bere emaitzak (norbaitek izendatuta,
akaso).
Zer izen jarriko zeniokete teknika horri?
PD: Gure etxekoek, agian, *talde izeneko hori* esango lukete, benetako
talde bat den zalantzan jartzeko. Kar, kar...
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20150806/b991e869/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago