[itzul] Grupo nominal

Josemari Navascués aupaurrera a bildua gmail.com
Ast, Abu 6, 20:10:14, CEST 2015


http://www.aiteco.com/tecnica-de-grupo-nominal/

web-orri horretan dioenez: "De hecho puede considerarse que la técnica 
de grupo nominal es un grupo /nominal/, que no real, ya que las 
interacciones que se dan entre los participantes son limitadas."

Hiztegiak /nominal, nominalismo, nominalista, nominalizazio, 
nominalizatu/ terminoak  dakartzala kontuan hartuta eta definizio horren 
arabera ondorioztatu daitekeenez, nik neuk, "talde nominala" erabiliko 
nuke, zalantzarik gabe.

2015/08/06 19:37(e)an, imanol salegi igorleak idatzi zuen:
> Arratsalde on.
>
> Lankidetza-teknikei buruzko itzulpentxo bat dut eskuetan, eta, besteak 
> beste, /grupo nominal/ izeneko bat aipatzen da. Han eta hemen 
> /nominal/ hori nondik etor daitekeen jakin nahian, hau aurkitu dut: 
> "...the number of ideas produced by "nominal groups" (whose members 
> were actually working alone) was greater than the number of ideas 
> produced by real, face-to-face groups". Lehen fasean bakarka egiten da 
> lan, eta, gero, parte-hartzaileek bana-banan aurkezten dituzte nork 
> bere emaitzak (norbaitek izendatuta, akaso).
>
> Zer izen jarriko zeniokete teknika horri?
>
> PD: Gure etxekoek, agian, /talde izeneko hori/ esango lukete, benetako 
> talde bat den zalantzan jartzeko. Kar, kar...



---
El software de antivirus Avast ha analizado este correo electrónico en busca de virus.
https://www.avast.com/antivirus
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20150806/efda79fe/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago