[itzul] Dendroctonus ponderosae
"Rezola Clemente, Martín"
martin-rezola a bildua ivap.eus
As, Abe 1, 09:25:48, CET 2015
Kaixo, Ainara:
Komeni da kontsulta-gaia espezifikoagoa izatea: “euskaraz nola emango zenukete hau” ez da oso lagungarria gero bilaketak egiteko.
Taxonomian, espezie gehienek ez dute izen arruntik (xomorroen artean, esate baterako); beren erreferentzia nagusia izen zientifikoa da, eta horri eutsi behar zaio. Hala ere, testu dibulgatiboetan-eta ondo dator azalpenezko izen deskribatzailea gehitzea (askotan, latinezko izena tokian tokiko hizkuntzara itzulita erraz ateratzen da).
Kasu honetan, esaterako, euskaraz ere Dentroctonus ponderosae da izen egokia, erreferentziala. Testuingurua zein den, zeuk ikusi komeni den eranstea Dentroctonus ponderosae dela “ponderosa pinuaren kakalardoa” edo “ponderosa pinu-azalaren kakalardoa”.
Martin Rezola
From: ainara maya [mailto:ainaramaya a bildua gmail.com]
Sent: astelehena, 2015.eko azaroak 30 18:57
To: ItzuL
Subject: [itzul] euskaraz nola emango zenukete hau?
#cz: kůrovec (^m)
#en: bark beetle <!bark^2; beetle^1>
#fr: scolyte (^m)
#sp: escarabajo (^m) de la corteza <!corteza>
#ba:
--
AINARA MAIA URROZ
Eliza karrika 10, 5. ezker
20302 Irun, Gipuzkoa
Basque Country
Tel.: 0034 655742924
WHEREVER I GO, GO WITH ALL MY HEART. WHEN A MAN LOVE A WOMAN, HE'LL DO ALL FOR HER; WHEN A WOMAN LOVE A MAN, SHE'LL WAIT FOR HIM FOREVER.../Edonora noala ere, bihotz osoz noa. Gizon batek emakume bat maite duelarik, dena egiten du beragatik; emakume batek gizon bat maite duelarik, beti itxarongo du gizona emakumeak...
Dena eman behar zaio aske den maitasunari
olerkari ameslaria
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20151201/2757495b/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago