[itzul] Externalizar

Alfontso Mujika Etxeberria a.mujika a bildua elhuyar.com
Ost, Abe 2, 19:53:14, CET 2015


Balio du idatziz ere bai. Ezintasunik ez dago; erabilgarritasunean ikusten
dut nik arazoa.
Beti "ZER kanpora atera" erabili behar da, eta ez da beti gogobetegarri
gertatuko. Askotan, ZER hori ez da aipatzen, gainera.
"osasun-zerbitzuak esternalizatzea", adibidez, ez da beti
"osasun-zerbitzuak kanpora ateratzea". Gerta daiteke dena delako erakundeak
zerbitzu horiek fisikoki betiko tokian ematen jarraitzea, baina ez bere
langileen bidez.
Edo "Enpresak 250 langile *esternalizatu* nahi ditu" kasuan, "Enpresak 250
langile *kanpora atera* (edo *kanporatu*) nahi ditu" esanda ez dut uste
gauza bera ulertuko denik lehenengoan.
Eta nominalizazioetarako ere ez da erosoa "kanpora-ateratze": "se prevé que
el *porcentaje de externalización* crezca hasta el 60 %".
Erabilgarritasunaren plazan kamuts gelditzen da parafrasia, batez ere gure
bi auzo-erdaretan erabiltzen den hitz bakarraren kontra lehiatu behar
duenean.

*Alfontso Mujika Etxeberria*
<https://twitter.com/elhuyarhizk>[image:
https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1]
<https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1>[image:
https://www.facebook.com/elhuyar.fundazioa]
<https://www.facebook.com/elhuyar.fundazioa>

a.mujika a bildua elhuyar.com

tel.: 943363040 | luzp.: 216
Zelai Haundi, 3
Osinalde industrialdea
20170 Usurbil

*www.elhuyar.eus* <http://www.elhuyar.eus>
<https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/bazkideak/elhuyarkide-izan>
[image:
https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/bazkideak/elhuyarkide-izan]
<https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/bazkideak/elhuyarkide-izan>

<http://www.elhuyar.org/EU/bazkidetza> Mezu honek, baita erantsitako
edozein agirik ere, isilpeko informazioa izan dezake. Informazio hori
jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du. Zu ez bazara adierazitako
hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera debekatuta daukazu
informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo kopiatzea. Mezu hau
errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi bidaltzaileari, eta ezaba
ezazu. Eskerrik asko.

2015-12-02 14:48 GMT+01:00 Bakartxo ARRIZABALAGA <
bakartxo.arrizabalaga a bildua orange.fr>:

> Ez dakit, ba; nik, han-hemen horretaz jendeari, beti, zerbitzu hau edo
> beste "kanpora atera dutela edo aterako dutela entzun dut. Zergatik ez luke
> idatziz ere balioko?
>
>
>
> Bakartxo
>
>
>
>
>
>
>
>
>
> > Message du 02/12/15 13:43
> > De : "karlos del_olmo" <karlos_del_olmo a bildua donostia.eus>
> > A : "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
> > Copie à :
> > Objet : Re: [itzul] Externalizar
>
> >
> > Bikotekidea euskaratzeko bidea ere ebaki beharko dugu: "*internalizar*"
> (erabilera eremu berean, ez Psikologian).  Azken buruan, zerbitzuak
> azpikontratatzearen ala erakundean bertan gauzatzearen gainean ari gara,
> batez ere.
> >
> >
> >
> >
> > Karlos del Olmo
> > karlos_del_olmo a bildua donostia.eus
> > 943483474
> > 687409016
> >
> >
> >
> >
> >
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20151202/3c85b2ec/attachment.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: ez dago erabilgarri
Mota: image/gif
Tamaina: 18389 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20151202/3c85b2ec/attachment.gif>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago