[itzul] Externalizar

Amaia Apalauza amaia.apalauza a bildua gmail.com
Ast, Abe 3, 10:18:24, CET 2015


Egun on:
Eskerrik asko, Alfontso, Karlos, Bakartxo eta Bittor.
Nire testuan, zerbitzuak esternalizatzea eta pribatizatzea aipatzen da;
esanahi aldetik, oso hurbil dira *esternalizatu *eta *pribatizatu
*(esternalizatzeak
pribatizatzea dakar), baina beharrezkoa iruditzen zait biak bereiztea.
Bestalde, baliteke ez oso zehatzak izatea *esternalizatu *eta halako
kontzeptuak, baina iruditzen zait beste eztabaida bat dagoela hor, eta ez
nuke haratago joko.
Ongi izan!
Amaia

Bittor Abarzuza<bittorbe a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2015(e)ko
abenduak 2 20:32):

> Kaixo, arratsalde on:
>
> Gutxitan hartzen dut parte foro honetan. Gehienetan erabniltzen dut
> itzulpenak kopiatzeko. Baina bitxia iruditu zait kontua, zeren kontextu
> errealean "externalizar" aditza erabiltzen denean, zerbitzu publiko bat
> (edo parte bat) erakunde pribatu baten esku uztea izaten da. Hau da, nahiko
> termino ideologizatua da, neski; eta erabilera ere ideologizatua da. Beraz,
> zure itzulpen zerbitzua eskatu dizunak zer esan nahi duen hori kontuan
> hartu beharko zenuke, nik uste. Edo, "pribatizatu" aditza aukeran ere
> aztertzea.
>
> Zer da kanpo-erakunde bat? Kanpoan badago, nondik begiratuta izanen zen
> erreferentzia, beraz, barneko antolakundeak izanen ziren baliatzen
> dituzunak zeure antolamenduan eta kanpoko erakundeak zure antolamenduan
> barnekoak ez direnak. Alde horretatik, enpresa pribatuak esternalizatu ere
> egiten du, ohiko lana delako, zerbitzuen salerosketetan, antolamenduan
> baliabide propioak ez dituenean. Erakunde publikoak baliabide propioak ez
> dituenean, esternalizatu egiten du, pribatu bihurtuz edo erdi pribatu
> bihurtuz (esan nahi da kudeaketa erakunde pribatizatu batek eginikoa da eta
> erakunde publikoak titulartasuna izaten segitzen du).
>
> Politikoki teknikoagotzat joko nuke esternalizar, ez kezkagarria,
> "polita". Pribatizazioari erreferentzia egiten dionak, berriz, publikoaren
> eta pribatuaren arteko muga islatzen du, beraz, politikoagoa da,
> arduragarriagoa.
>
> Niri egokiagoa iruditzen zait: "*zerbitzu publikoak kanpo-erakunde baten
> esku utzi*", errealagoa semantikaren eta pragmatikaren aldetik,
> beharbada, erreferentzialagoa. Esternalizatu, deskokatze (deslocalización)
> eta halako itzulpenak, zehaztasun eskasekoak iruditzen zaizkit gehienetan,
> testuinguruak argitzen ez dizkizutenean. Bigarren hori "internazionalizar"
> aditzaren esanahian ere ikusi dut, baina benetako egoera, bestea zen.
>
> Bittor Abarzuza
>
>
>
>
>
>
>
>
>
>
>
>
> Amaia Apalauza<amaia.apalauza a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
> (2015(e)ko abenduak 2 12:28):
>
> Egun on:
>>
>> *Externalizar *aditza itzuli behar dut, testuinguru honetan: *externalizar
>> los servicios públicos*. Hau da, zerbitzu publikoak (edo haien
>> kudeaketa) kanpoko beste norbaiten esku uztea izango litzateke, gutxi
>> gorabehera.
>> Perifrasira jotzea izan daiteke aukera bat (*zerbitzu publikoak
>> kanpo-erakunde baten esku utzi*, adibidez), baina bururatzen zaizue
>> aditz bakarrean emateko modurik? *Kanporatu *ikusi dut, baina anbiguo
>> samarra iruditzen zait (*zerbitzuak kanporatu*?).
>> Zer iruditzen zaizue *esternalizatu*?
>>
>> Eskerrik asko,
>>
>> Amaia
>>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20151203/f663b23d/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago