[itzul] Externalizar

Bittor Abarzuza bittorbe a bildua gmail.com
Ost, Abe 2, 20:32:44, CET 2015


Kaixo, arratsalde on:

Gutxitan hartzen dut parte foro honetan. Gehienetan erabniltzen dut
itzulpenak kopiatzeko. Baina bitxia iruditu zait kontua, zeren kontextu
errealean "externalizar" aditza erabiltzen denean, zerbitzu publiko bat
(edo parte bat) erakunde pribatu baten esku uztea izaten da. Hau da, nahiko
termino ideologizatua da, neski; eta erabilera ere ideologizatua da. Beraz,
zure itzulpen zerbitzua eskatu dizunak zer esan nahi duen hori kontuan
hartu beharko zenuke, nik uste. Edo, "pribatizatu" aditza aukeran ere
aztertzea.

Zer da kanpo-erakunde bat? Kanpoan badago, nondik begiratuta izanen zen
erreferentzia, beraz, barneko antolakundeak izanen ziren baliatzen
dituzunak zeure antolamenduan eta kanpoko erakundeak zure antolamenduan
barnekoak ez direnak. Alde horretatik, enpresa pribatuak esternalizatu ere
egiten du, ohiko lana delako, zerbitzuen salerosketetan, antolamenduan
baliabide propioak ez dituenean. Erakunde publikoak baliabide propioak ez
dituenean, esternalizatu egiten du, pribatu bihurtuz edo erdi pribatu
bihurtuz (esan nahi da kudeaketa erakunde pribatizatu batek eginikoa da eta
erakunde publikoak titulartasuna izaten segitzen du).

Politikoki teknikoagotzat joko nuke esternalizar, ez kezkagarria, "polita".
Pribatizazioari erreferentzia egiten dionak, berriz, publikoaren eta
pribatuaren arteko muga islatzen du, beraz, politikoagoa da,
arduragarriagoa.

Niri egokiagoa iruditzen zait: "*zerbitzu publikoak kanpo-erakunde baten
esku utzi*", errealagoa semantikaren eta pragmatikaren aldetik, beharbada,
erreferentzialagoa. Esternalizatu, deskokatze (deslocalización) eta halako
itzulpenak, zehaztasun eskasekoak iruditzen zaizkit gehienetan,
testuinguruak argitzen ez dizkizutenean. Bigarren hori "internazionalizar"
aditzaren esanahian ere ikusi dut, baina benetako egoera, bestea zen.

Bittor Abarzuza












Amaia Apalauza<amaia.apalauza a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
(2015(e)ko abenduak 2 12:28):

> Egun on:
>
> *Externalizar *aditza itzuli behar dut, testuinguru honetan: *externalizar
> los servicios públicos*. Hau da, zerbitzu publikoak (edo haien kudeaketa)
> kanpoko beste norbaiten esku uztea izango litzateke, gutxi gorabehera.
> Perifrasira jotzea izan daiteke aukera bat (*zerbitzu publikoak
> kanpo-erakunde baten esku utzi*, adibidez), baina bururatzen zaizue aditz
> bakarrean emateko modurik? *Kanporatu *ikusi dut, baina anbiguo samarra
> iruditzen zait (*zerbitzuak kanporatu*?).
> Zer iruditzen zaizue *esternalizatu*?
>
> Eskerrik asko,
>
> Amaia
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20151202/917c0b58/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago