[itzul] Egunon!

Edorta Agirre agirredort a bildua gmail.com
Lar, Ots 7, 11:23:35, CET 2015


Egunon, Karlos:

Holaxe zegok mundua: gurekin ondoen portatzen direnekin, esker txarreko arrapostua. Eta erremediorik ez, nonbait.

Barkamen eskean (oraingoan ere). Gogoan diat, bai, sansebastianak pasata deitu egingo niala. Baina bezperako afari hartantxe harrapatu omen nian seko geldituta eduki nauen gaitza. Hori erdi-mendean hartuta, etxean erori eta, horren ondorioz, mugitu ezin izanak eduki nautela kamainari estekatuta gaur arte.

Deitu egingo diat, Karlos. Agian, aste honetan bertan etorriko dituk notiziak. (Beldurra ematen zidak kontu hori aipatze hutsak).

Izan ondo, Karlos. Besarkada beroa,

Edorta 
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20150207/5bd8d915/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago