[itzul] harraskatu eta arraskatu

Jabier Zabaleta euskara a bildua orio.eus
Al, Urt 12, 10:06:41, CET 2015


Lankide batek galdetu dit ea nola idatzi behar zuen ‘(h)arraskatu’, h-rekin ala gabe.

Begiratzen hasi, eta konturatu naiz Hiztegi Batuak biak onartzen dituela eta Elhuyar hiztegian ere jasota daudela bi-biak. Niri bitxi samar egiten zait h-dun aldaera; baina seguru badaudela arrazoiak, nik ez dakizkidanak, hala erabiltzeko. Arraroa iruditu zaidana izan da bi formak onartuta egotea, hobespen-markarik gabe; baina horrek ere izango du azalpena. Norbaitek hitz gutxitan argitzeko arterik bai?

Eskerrik asko, aldez aurretik.

Ondo-ondo bizi.

Jabier Zabaleta
Orioko Udaleko euskara teknikaria
euskara a bildua orio.eus<mailto:euskara a bildua orio.eus>
943 830 346 —>8






________________________________
Hemendik aurrera nire posta elektronikoak .eus domeinua izango du. Hori dela eta, nire posta elektroniko berria zure kontaktuetan gordetzea gomendatzen dizut. Oraingoz, bi domeinuak indarrean mantenduko dira.
A partir de ahora mi correo electrónico tendrá el dominio .eus y en consecuencia, le recomiendo que guarde mi nueva dirección electrónica en sus contactos. De momento convivirán los dos dominios.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20150112/cc73527f/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago