[itzul] Kanpoko izen berezien deklinabidea, -y edo -w amaierako diptongoetan

Juan Garzia Garmendia juangarzia a bildua gmail.com
Ost, Urt 14, 20:13:32, CET 2015


"ai/ay" ortografia alde batera utzita, ez baita hor erabakigarria (hots
bera adierazten baita bietara), "Murray" "Aldai"ren kasu bera da. Hizkera
batzuetan, "Aldayek", "Ibaiek", "zenbait kayek" esaten da, baina bestelako
moldea aukeratu da estandarrerako: "Zenbat kaik", "Ibaik", "Aldaik",
"Murrayk".

Dena delakoa "ou" ahoskatzen bada, gauza bera dugu, nahiz eta "ou"
diptongoa ez izan berezko euskaraz: "Pouk antzezlan berria aurkeztu du".
Beraz, ortografia gorabehera, "Maslowk" (=maslouk). Besterik litzateke
jatorrizko "(o)w" semibokala (=ou) semikontsonante bihurtzea "w(ek)",
jatorrizkoan grafema hutsa denetik beste hots desberdin bat asmatuz, han
hitz horrekin ez dagoena (beti amaieran agertuko baita "w" hori).

Euskaraz, bada "u/w" semibokala kontsonantetzat tratatzen duen hizkera ez
gutxi, baina, orduan, "u" hori "b" bilakatzen da: arau(e)ra>arabera, gabon,
hamalabean...

Alegian, "Maslowek", izatekotan, "maslouek" edo "maslobek" ahoskatuko
genukeen aldaera dialektala litzateke (!)... (Alegian, "Jone Bereauk (esan
du)" estandarraren ordez "Jone Bereauek (esan du" esaten denean bezala.

Jakina, ohituta gaudenetik kanpokoak dira, grafikoki (soilik), "ayk","owk"
eta gisako letra-segidak, baina normala da, izen arrotzen ortografiak
arrotzak ekarriak baitira: Murrayk, Maslowk. Halako eta bestelako exonimoen
arazoei irtenbide emateko modua bat ere badugu, garbi bezain argia, baina
ez noski denen gustukoa: Murray-k, Maslow-k.

Ai, ai, ai; ou, ou, ou...

Alfontso Mujika Etxeberria<a.mujika a bildua elhuyar.com> igorleak hau idatzi zuen
(2015(e)ko urtarrilak 14 16:15):

> Begira dezakezu 2010eko maiatzean eta ekainean horri buruz izan ziren
> mezuak:
>
>
> *W-arekin amaitutakoen deklinabidea
> <http://article.gmane.org/gmane.culture.language.basque.itzul/36545/match=bungalow>*
> *eztabaida "teorikoak" testuetan haragitzen direnean
> <http://article.gmane.org/gmane.culture.language.basque.itzul/36695/match=bungalow>*
>
> *Alfontso Mujika Etxeberria*
>
>
> a.mujika a bildua elhuyar.com <a.mendizabal a bildua elhuyar.com>
>
> tel.: 943363040 | luzp.: 217
>
> @ElhuyarItzulpen <https://twitter.com/ElhuyarItzulpen>
>
>  Zelai Haundi, 3. Osinalde industrialdea
> 20170 Usurbil
>
> *www.elhuyar.org* <http://www.elhuyar.org>
>
>
>  <http://www.elhuyar.org> <http://www.elhuyar.org/EU/bazkidetza>  Mezu
> honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa izan
> dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du. Zu ez
> bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera
> debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo
> kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi
> bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.
>
> 2015-01-14 15:33 GMT+01:00 Agurtzane Mallona <agurtzane.mallona a bildua deusto.es>
> :
>
>> Arrasti on denoi!
>>
>> Zalantza sortu zaigu atzerriko izen berezien deklinabidea dela eta, hain
>> zuzen, amaiera -y edo -w amaieradun diptongoa dutenean. Esaterako, Murray
>> eta Maslow. Zelan deklinatuko zenituzkete, bokal amaieradun moduan ala
>> kontsonante amaieradun moduan?
>> Murrayk ala Murrayek? Maslowk ala Maslowek? Goooglen aurkitu ditugun
>> adibideetan, gehienetan kontsonante amaieradun moduan agertzen da.
>> Laguntzerik bai?
>>
>> Mila esker aldez aurretik.
>>
>> --
>> Agurtzane Mallona
>> Itzulpen Zerbitzua
>> Deustuko Unibertsitatea
>> Tel.: 944 139 177, luz.: 2926
>>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20150114/27f7ec19/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago