[itzul] Deportividad...

jon-agirre a bildua ej-gv.es jon-agirre a bildua ej-gv.es
As, Urt 27, 16:18:20, CET 2015


Ez nator bat azken ohartxoarekin, ahoskeraz dioenarekin ('-t' ez dela
ahoskatu behar). Ez dakit asko kostatzen zaion inori 'sport' ahoskatzea,
baina '-ta-' ahoskatzea ez zaigu bat ere kostatzen: 'sportauto'
('-tau-'). 'Bost' antzeko kasua da, hau da, baliteke '-stg-' ahoskatzea
zaila izatea, eta Euskaltzaindiak 'bosgarren' erabaki du idazteko, nahiz
eta erabiltzen den lekuetan 'boskarren' ahoskera ere gordetzea
gomendatu, 'bostgarren' ahoskatzeko zaila delakoan (gaur egun, bestelako
hizkuntzak ere ahoskatzen ditugularik, ez, baina tira). Baina 'bosta'
esateko ez daukagu eragozpenik, ez dugu 'bosa' esango. Gainera, euskaraz
badugu '-rt' bestela ere, adibidez, 'bort', eta ez dago 'bor'
ahoskatzerik.

 

Gauza bat da Valladolid edo Bagdad esaten ez jakitea (ikas daiteke,
benetan, ahoskera pedantea izan gabe: Valladolid entzungo genuke, ahoa
'd'  esateko prest dugula baina ia ahoskatu gabe bukatuta hitza). Baina
ezin du inork esan Valladoliden edo Bagdaden esaten ez dakienik, '-de-'
esateko eragozpenik ez badu: Va-lla-do-li-den, Bag-da-den.

 

Ez deritzot onargarria ahoskera erlaxatu edo arduragabeari.

 

Gehitu horri yeismoak eta enparaduak, eta akabo.

 

Jon

 

 

From: LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER [mailto:larrinaga_asier a bildua eitb.eus] 
Sent: asteartea, 2015.eko urtarrilak 27 10:01
To: 'ItzuL'
Subject: Re: [itzul] Deportividad...

 

 

            ETBko iragarkietan "sport auto" erabili izan dugu. Fitxa
honetan duzu hautu horren azalpena:

 

http://www.eitb.eus/eu/get/euskera/euskaraz_ajax/hiztegiAdibideak/hizteg
ia/24610/

 

Asier Larrinaga
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20150127/50966deb/attachment.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: marca_outlook_seguridad.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 66738 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20150127/50966deb/attachment.jpg>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago