[itzul] Villabona-Amasa

Villabonako Udala amaia a bildua villabona.net
Or, Urt 30, 12:17:56, CET 2015


Kaixo,
Gai honen inguruan batek baino gehiagok galdetu digularik, hona hemen
Villabonako Udalak hartutako azken erabakien berri, gaia argitzeko
lagungarri izango zaizuelakoan.

Villabonako Udalak ez du herriaren izen ofiziala aldatu, VILLABONA izaten
jarraitzen du.

Armarriaren BERTSIO BERRIA da Udalak onartu berri duena, eta horrela, eredu
berrian izena euskara hutsez agertzen da, eta armarriaren ondoan
AMASA-VILLABONA marka ipini da, "Amasaren izaera historikoa eta bere
antzinatasuna jasota gelditzeko".
Beraz, 2015etik aurrera horrela erabiltzen hasi gara Udaleko idatzi,
inprimaki eta gune ofizial guztietan.

Eta herriaren sarreran ipini diren panelei dagokienean, horretarako
hartutako erabakiaren azken puntuak horrela dio:
"4.	Guzti horrekin batera, gure herriko historiari leialtasunez,
"Amasa-Villabona" izena jarriko dugu panel hauetan, Amasaren errekonozimendu
sinboliko bat eginez. 1619. urtean, bi herriek bat egitea erabaki baitzuten,
udalerriari gaur egun erabiltzen dugun armarria bi herrien artean emanaz."

Azalpen horiekin gaia nolabait argitu izana espero dugu.
Ondo izan.

Villabonako Udala - Idazkaritza
idazkaritza a bildua villabona.net

-----Mensaje original-----
De: LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER [mailto:larrinaga_asier a bildua eitb.eus] 
Enviado el: viernes, 30 de enero de 2015 11:51
Para: 'ItzuL'
Asunto: [itzul] Villabona-Amasa


	Buruko mina ematera nator. :-O

	Badaki inork Villabona-Amasako udalak zergatik jartzen duen kaleko
karteletan zein bere webguneko idazkunetan Amasa-Villabona?


Asier Larrinaga Larrazabal
 
<http://www.eitb.eus/es/television/programas/el-conquistador/>
<http://www.eitb.eus/es/television/programas/el-conquistador/>
 







ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago