[itzul] zalantzazko eskari bat Estatu Batuetatik

Garbine Aranbarri garbine.aranbarri a bildua gmail.com
As, Uzt 21, 17:17:47, CEST 2015


Kaixo:

Zalantza bat daukat eskari batekin, eta zuei galdetzea iruditu zait
egokiena.

Eskari bat jaso dut Estatu Batuetatik. Partikularra da, eta PayPaletik
ordaintzea proposatzen dit. Nik ez dut ezagutzen, eta inolako entitateren
erreferentziarik ez duenez, ez dakit fidatu beharko nintzatekeen edo ez,
zeren badakit Itzulen inoiz komentatu izan direla iruzur kasuak ere.

Nola egiaztatu dezaket fidagarria dela? Mila esker guztioi.

Ondo izan,

Garbiņe Aranbarri
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20150721/6c4b6eea/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago