[itzul] Títulos de licenciado y doctor en informática
Sara Muniozguren Ortiz
sara a bildua deusto.es
Ast, Mar 12, 08:46:19, CET 2015
Egun on:
Lizentziaturen garaian, Deustuko Unibertsitateko agirietan (EHUrekin
adostuta, esango nuke) "zertan lizentziatua" joaten zen: "Informatikan
Lizentziatua". Hala ere, testuen barruan guk "Informatikako lizentziatua"
eta "Informatikako doktorea" erabiltzen genuen.
Gaur egun, gradudun tituluetan -ko lotura erabiltzen da, baita diploman
ere, IZOk emandako ereduaren arabera: "Informatikako graduduna", kasurako.
Ondo izan.
Sara
2015-03-11 18:21 GMT+01:00 Xabier Aristegieta <allurritza a bildua gmail.com>:
> Kaixo,
>
> Asko eskertuko nizueke esango bazenidate zein den zuentzat modurik
> naturalena honako esaldi hau euskaratzeko:
>
> "El decreto X creó los títulos de Licenciado y Doctor en Informática".
>
> Mila esker, aldez aurretik.
>
> Xabier
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20150312/d7a1c1db/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago