[itzul] Títulos de licenciado y doctor en informática

Josu Garate Golmayo josugarate a bildua gmail.com
Ast, Mar 12, 09:08:14, CET 2015


Kaixo.

Honelako zerbait izan daiteke:
X dekretuak Informatikako Lizentziadun eta Doktore tituluak sortu zituen.


Sara Muniozguren Ortiz<sara a bildua deusto.es> igorleak hau idatzi zuen (2015(e)ko
martxoak 12 08:46):

> Egun on:
> Lizentziaturen garaian, Deustuko Unibertsitateko agirietan (EHUrekin
> adostuta, esango nuke) "zertan lizentziatua" joaten zen: "Informatikan
> Lizentziatua". Hala ere, testuen barruan guk  "Informatikako lizentziatua"
> eta "Informatikako doktorea" erabiltzen genuen.
> Gaur egun, gradudun tituluetan -ko lotura erabiltzen da, baita diploman
> ere, IZOk emandako ereduaren arabera: "Informatikako graduduna", kasurako.
> Ondo izan.
> Sara
>
>
>
>
> 2015-03-11 18:21 GMT+01:00 Xabier Aristegieta <allurritza a bildua gmail.com>:
>
>> Kaixo,
>>
>> Asko eskertuko nizueke esango bazenidate zein den zuentzat modurik
>> naturalena honako esaldi hau euskaratzeko:
>>
>> "El decreto X creó los títulos de Licenciado y Doctor en Informática".
>>
>> Mila esker, aldez aurretik.
>>
>> Xabier
>>
>>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20150312/6b6775aa/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago