[itzul] Itzuliezinak/itzulgaitzak
maite darceles
mdarceles a bildua hobest.es
Lar, Mar 14, 09:41:18, CET 2015
Euskarazko berezko koloreen sistemak gaur egun zabalduago dugun
sistemarekin alderatuz berezitasun nabarmenak ditu, eta horren azterketak
gai interesgarriak ireki ditzakeela iruditzen zait (azterketak eginak
izango dira, bat baino gehiago, baina ez daukat erreferentziarik). Hor
ditugu, adibiderako: ile urdin, begi zuri, "berdea" adierazteko -hainbeste
dugularik horretatik- berezko hitzik ez edukitzea, gorri hitzaren beste
erabilerak: negu gorri, larrugorri...
Maite
Maite Darceles mdarceles a bildua hobest.es • www.hobest.es •
maitedarceles.blogspot.com [image: Facebook]
<http://www.facebook.com/maite.darceles> [image: Twitter]
<https://twitter.com/maitheda> [image: LinkedIn]
<http://www.linkedin.com/profile/view?id=50790045&trk=hb_tab_pro_top> [image:
Scoop.It]
<http://www.scoop.it/t/hezkuntza-eraldatzen-transformando-la-educacion> [image:
Hobest] <http://hobest.es>
Txopi<txopi a bildua sindominio.net> igorleak hau idatzi zuen (2015(e)ko martxoak 13
00:21):
> og., 2015.eko marren 12a 13:17(e)an, Maialen Sobrino López igorleak
> idatzi zuen:
> > Egun on!Ikasle batek euskaraz itzuliezinak edo itzulgaitzak diren
> > hitzei buruzko bibliografia eskatu dit, hau da bere
> > mezua:"Necesitaría más bien una bibliografía o fenómenos en el nivel
> > gramatical que podrían sugerir que los vascos perciben el mundo de
> > otra manera, para relacionarlo con la hipótesis de Sapir y Whorf. He
> > pensado por ejemplo en euskaldun, ya que significa tamién una persona
> > que habla euskera, así que se podría deducir que los vascos
> > consideran como sus compatriotas a los extranjeros que hablan su
> > idioma. Otras palabras sueltas que me han venido a la mente es
> > jakin-mina y goxo-goxo."Laguntzerik bai? Mila esker aldez aurretik!
> > Maialen Sobrino López
>
> Intuitiboki bada ere, niri beti iruditu zait Sapir-Whorf hipotesia[1]
> zuzena dela. Herri baten bizimoduak, pentsamoldeak, ohiturak eta
> hizkuntzak elkar lotuta daudela eta elkar eragiten dutela argi ikus
> daiteke Australiako Pormpuraaw[2] herria, Chiapaseko Tojolabal herria[3]
> eta beste hainbat aztertuz gero[4]. Nire aburuz, kasu bitxiak dira baina
> biziki argigarriak.
>
> Euskarari dagokionez, jarraitu aurretik esan beharra daukat Jon Sarasuak
> "Hiztunpolisa" liburuan azaltzen duen bezala, gurean ohitura handia
> dugula euskaldunen izaera eta kultura euskararen ikuspegitik
> begiratzeko. Etengabe eta ia hizkuntzaren ikuspegitik bakarrik. Maiz,
> euskara, euskaldunon benetako izaera eta baloreak gordetzen dituen
> altxorraren mapa moduko bat bezala ikusten dugu, eta ez gertakari eta
> bizipen zenbatezinek sortutako hiztun kate mestizo eta kaotiko bat
> bezala. Azken hamarkadetan hain modan dagoen "jatorrismo" horrek hein
> handi batean itsututa gauzkala iruditzen zait. Ez dut esan nahi egindako
> eskariak mugimendu horrekin inolako lotura duenik, inolaz ere, baina
> gaiaren planteamenduak joera hori gogorki gogorarazi nauela ohartu nahi
> nuen.
>
> Galderari erantzun moduko bat emateko, aipatutako liburuan Jon Sarasuak
> idatzitako pasarte hau kopiatzen dut:
> /Iletargi/ diot, eta horrek bere soka du. /Eguzkia/ diot, eta lotura
> iradokitzen dit eguratsarekin, eta egunarekin. /Urtea/ diot, eta
> urarekin errimatzen dut hasieran. Ergatiboz mintzatzen naiz, eta
> zerbaitegatik da. Ez dut generorik erabiltzen /irakaslea/ esateko,
> eta zentzua aurkitzen diot generogabezia horri. /Zorion hutsa/ diot
> zorion betearen baliokide, eta hutsaren esanahi hori egokiagoa
> egiten zait budismoak hustutasunaren gaian agertzen duen paradoxa
> itxurako intuizio nagusia azaltzeko gazteleradun ikasleei, 'vacio'
> kontzeptuak hutsa eta betea urrunegi baititu.
>
> Bururatzen zaizkidan beste adibide batzuk. Ea baten bat erabilgarri zaion:
> 1) Patxi Juaristiren ikerketa esaera eta esapideetan "gure", "etxe",
> "buru" eta abarren erabileran.[5]
> 2) Zenbaki-sistema hogeitarra[6].
> 3) Auzolan[7].
> 4) Adituen artean adostasun handia dago euskal mitologian material
> kultural aurre-indoeroparra gordetzen dela esateko. Hau da, gaur egun
> luze eta zabal hedatua dagoen kultura indoeuroparraren arras desberdina
> den kultura batek sortutako pentsamolde eta burubideak.
>
> Guzti hau posta zerrenda honen xedetik nahiko urruntzen denez,
> amaitzeko, aipatzen zenituen "hitz itzulezinei" buruzko goxoki bat:
> http://www.wolfestone.co.uk/blog/infographic-15-words-translate-english/
>
> Ondo izan,
>
> Txopi.
>
> [1] http://es.wikipedia.org/wiki/Hip%C3%B3tesis_de_Sapir-Whorf
> [2] http://ttiki.com/337762
> [3] http://ttiki.com/337761
> [4] http://lat.wsj.com/articles/SB128076818446423355?tesla=y
> [5] http://ttiki.com/337763
> [6] http://eu.wikipedia.org/wiki/Zenbaki-sistema_hogeitar
> [7] http://eu.wikipedia.org/wiki/Auzolan
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20150314/57a6518a/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago