[itzul] Itzuliezinak/itzulgaitzak

Jose Agustin Arrieta jaarrieta2 a bildua gmail.com
Lar, Mar 14, 11:37:19, CET 2015


Egun on: Txillardegiren behialako "Hizkuntza eta pentsakera" (1973 urtekoa,
oker ez banago) erreferentzia interesgarria da, nire ustez, Sapir-Worf-en
teoriaren arabera, gure hizkuntzaren "mundu-ikuskeraren" berezitasunaren
hainbat ezaugarriren inguruan gogoetatzeko; tartean, kolore-espektroaren
euskarazko aitzin-moldaerara hurbiltzeko (pasarte bat baino gehiago
eskaintzen zaio puntu horri liburuan barrena). Agur, ongi izan.

maite darceles<mdarceles a bildua hobest.es> igorleak hau idatzi zuen (2015(e)ko
martxoak 14 09:41):

> Euskarazko berezko koloreen sistemak gaur egun zabalduago dugun
> sistemarekin alderatuz berezitasun nabarmenak ditu, eta horren azterketak
> gai interesgarriak ireki ditzakeela iruditzen zait (azterketak eginak
> izango dira, bat baino gehiago, baina ez daukat erreferentziarik). Hor
> ditugu, adibiderako: ile urdin, begi zuri, "berdea" adierazteko -hainbeste
> dugularik horretatik- berezko hitzik ez edukitzea, gorri hitzaren beste
> erabilerak: negu gorri, larrugorri...
>
> Maite
>
>
> Maite Darceles  mdarceles a bildua hobest.es • www.hobest.es •
> maitedarceles.blogspot.com  [image: Facebook]
> <http://www.facebook.com/maite.darceles> [image: Twitter]
> <https://twitter.com/maitheda> [image: LinkedIn]
> <http://www.linkedin.com/profile/view?id=50790045&trk=hb_tab_pro_top> [image:
> Scoop.It]
> <http://www.scoop.it/t/hezkuntza-eraldatzen-transformando-la-educacion> [image:
> Hobest] <http://hobest.es>
>
>
>
> Txopi<txopi a bildua sindominio.net> igorleak hau idatzi zuen (2015(e)ko martxoak
> 13 00:21):
>
> og., 2015.eko marren 12a 13:17(e)an, Maialen Sobrino López igorleak
>> idatzi zuen:
>> > Egun on!Ikasle batek euskaraz itzuliezinak edo itzulgaitzak diren
>> > hitzei buruzko bibliografia eskatu dit, hau da bere
>> > mezua:"Necesitaría más bien una bibliografía o fenómenos en el nivel
>> > gramatical que podrían sugerir que los vascos perciben el mundo de
>> > otra manera, para relacionarlo con la hipótesis de Sapir y Whorf. He
>> > pensado por ejemplo en euskaldun, ya que significa tamién una persona
>> > que habla euskera, así que se podría deducir que los vascos
>> > consideran como sus compatriotas a los extranjeros que hablan su
>> > idioma. Otras palabras sueltas que me han venido a la mente es
>> > jakin-mina y goxo-goxo."Laguntzerik bai? Mila esker aldez aurretik!
>> > Maialen Sobrino López
>>
>> Intuitiboki bada ere, niri beti iruditu zait Sapir-Whorf hipotesia[1]
>> zuzena dela. Herri baten bizimoduak, pentsamoldeak, ohiturak eta
>> hizkuntzak elkar lotuta daudela eta elkar eragiten dutela argi ikus
>> daiteke Australiako Pormpuraaw[2] herria, Chiapaseko Tojolabal herria[3]
>> eta beste hainbat aztertuz gero[4]. Nire aburuz, kasu bitxiak dira baina
>> biziki argigarriak.
>>
>> Euskarari dagokionez, jarraitu aurretik esan beharra daukat Jon Sarasuak
>> "Hiztunpolisa" liburuan azaltzen duen bezala, gurean ohitura handia
>> dugula euskaldunen izaera eta kultura euskararen ikuspegitik
>> begiratzeko. Etengabe eta ia hizkuntzaren ikuspegitik bakarrik. Maiz,
>> euskara, euskaldunon benetako izaera eta baloreak gordetzen dituen
>> altxorraren mapa moduko bat bezala ikusten dugu, eta ez gertakari eta
>> bizipen zenbatezinek sortutako hiztun kate mestizo eta kaotiko bat
>> bezala. Azken hamarkadetan hain modan dagoen "jatorrismo" horrek hein
>> handi batean itsututa gauzkala iruditzen zait. Ez dut esan nahi egindako
>> eskariak mugimendu horrekin inolako lotura duenik, inolaz ere, baina
>> gaiaren planteamenduak joera hori gogorki gogorarazi nauela ohartu nahi
>> nuen.
>>
>> Galderari erantzun moduko bat emateko, aipatutako liburuan Jon Sarasuak
>> idatzitako pasarte hau kopiatzen dut:
>>    /Iletargi/ diot, eta horrek bere soka du. /Eguzkia/ diot, eta lotura
>>    iradokitzen dit eguratsarekin, eta egunarekin. /Urtea/ diot, eta
>>    urarekin errimatzen dut hasieran. Ergatiboz mintzatzen naiz, eta
>>    zerbaitegatik da. Ez dut generorik erabiltzen /irakaslea/ esateko,
>>    eta zentzua aurkitzen diot generogabezia horri. /Zorion hutsa/ diot
>>    zorion betearen baliokide, eta hutsaren esanahi hori egokiagoa
>>    egiten zait budismoak hustutasunaren gaian agertzen duen paradoxa
>>    itxurako intuizio nagusia azaltzeko gazteleradun ikasleei, 'vacio'
>>    kontzeptuak hutsa eta betea urrunegi baititu.
>>
>> Bururatzen zaizkidan beste adibide batzuk. Ea baten bat erabilgarri zaion:
>> 1) Patxi Juaristiren ikerketa esaera eta esapideetan "gure", "etxe",
>> "buru" eta abarren erabileran.[5]
>> 2) Zenbaki-sistema hogeitarra[6].
>> 3) Auzolan[7].
>> 4) Adituen artean adostasun handia dago euskal mitologian material
>> kultural aurre-indoeroparra gordetzen dela esateko. Hau da, gaur egun
>> luze eta zabal hedatua dagoen kultura indoeuroparraren arras desberdina
>> den kultura batek sortutako pentsamolde eta burubideak.
>>
>> Guzti hau posta zerrenda honen xedetik nahiko urruntzen denez,
>> amaitzeko, aipatzen zenituen "hitz itzulezinei" buruzko goxoki bat:
>> http://www.wolfestone.co.uk/blog/infographic-15-words-translate-english/
>>
>> Ondo izan,
>>
>> Txopi.
>>
>> [1] http://es.wikipedia.org/wiki/Hip%C3%B3tesis_de_Sapir-Whorf
>> [2] http://ttiki.com/337762
>> [3] http://ttiki.com/337761
>> [4] http://lat.wsj.com/articles/SB128076818446423355?tesla=y
>> [5] http://ttiki.com/337763
>> [6] http://eu.wikipedia.org/wiki/Zenbaki-sistema_hogeitar
>> [7] http://eu.wikipedia.org/wiki/Auzolan
>>
>>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20150314/70046aa8/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago