[itzul] FW: Txomin Arratibel hil zaigu

Diez de Ultzurrun ultzu a bildua parlamento.eus
Ost, Mar 18, 09:24:24, CET 2015


"Osasuna enkomendatzeko", lehenik eta behin.

Txomin K2000-n ezagutu nuela esanen nuke, han aritzen ginenek noizean behin elkarrekin topo egiten baikenuen bulegoetan eta pasilloetan, eta solasean aritzen eta elkarren berri jakiten.
Handik denbora labur, EIZIEren bilera batzuetan ere egokitu ginen.
Gizon gogotsua eta jantzia, euskarara egindako itzulpenetan itzulpen-lan askok izan ohi duten gordintasuna eta idortasuna gainditzen zekiena.
Nik hala gogoratzen dut.

Goian bego!

Periko Diez de Ulzurrun
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20150318/4b3ff3b7/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago