[itzul] Arabiar esaera zaharra

Alberto aerreair a bildua navarra.es
Or, Mar 27, 13:52:20, CET 2015


Patricia Jorge Kuartango <kuartango a bildua ...> writes:

> 
> 
> Kaixo guztioi:
> 
> 
> "El ayer es historia, el mañana está ausente, pero hoy es un obsequio, por
eso se llama presente". Arabiar jatorrizkoa ei da esaldia.
> 
> Inspirazio-defizita daukagu (oporren beharrean gaude, akaso), eta tira,
alde batera utzi ditugu "obsequio/presente" hitz-jokoa eta errima zurrunaren
kontua. Azkenean, hau irten zaigu:
> 
> "Joan zen iragana. Ez da iritsi etorkizuna. Oraina bizitzeko aukera, hori
bai oparia!".
> 
> Iradokizunik?
> 
> Milesker, eta ondo-ondo izan,
> 
> Patricia
> 
> 

Iragana itzuli ezina, geroa etorri ez, gaur egun opari fina, onartu onaren onez




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago