[itzul] landa-banda
jon-agirre a bildua euskadi.eus
jon-agirre a bildua euskadi.eus
As, Mar 31, 17:40:29, CEST 2015
Baliteke, baina, herritar peto horrek pentsatzea, “horrenbeste neuk ere…”. Dena den, “landa-“ ‘rural’ emateko erabiltzen da, ‘rústico’ beste zerbait da, ‘baserriko estilokoa’ edo. Bestalde, Hiztegi Batuak espres baztertzen du:
bisagra* e. gontz; (atearen) erro
Gontz-egilearentzat egokiagoa, beharbada, Euskaltermena baino. Horrelakoetan aukerak ematea da onena, informazio guztia, eta berak, profesionalak, erabaki dezala (euskalduna bada, jakina).
Jon
From: j-erkizia a bildua habe.eus [mailto:j-erkizia a bildua habe.eus]
Sent: asteartea, 2015.eko martxoak 31 12:55
To: itzul a bildua postaria.com
Subject: Re: [itzul] landa-banda
Kaixo Jabier.
Ondo egin duzu nire ustez. Euskarak, testuinguru horretan baliagarria izango bada, ulergarria izan behar du lehenbizikotik, eta aipatzen dituzun beste aukera horiek, testuingururik gabe, ezin dira ulertu.
Gainera, EUSKALTERMen “bisagra” ere ageri da (Industria eremua), termino onartu gisa, lehentasunik gabe bada ere.
Horrelakoetan, erabilerari pisu erabakigarria eman behar zaio, bestela porrota eta desmotibazioa eragingo dizkiogu galdetzaile/bezeroari.
Beraz, koldar ez, ausart jokatu duzula esango nuke.
Joseba Erkizia Itoitz
From: Jabier Zabaleta [mailto:euskara a bildua orio.eus]
Sent: asteartea, 2015.eko martxoak 31 09:18
To: ItzuL
Subject: [itzul] landa-banda
Herritar bat etorri zait gaur galdezka: ‘fabricación de bisagras rústicas’ jarri behar duela errotulu batean eta ea euskaraz nola litzatekeen.
Kokotea arraskatu, begiratzen hasi, eta ikusi dut:
- ‘bisagra’ itzultzeko, ‘banda’ ematen dute Elhuyar hiztegiak eta Euskaltermek, (ia) salbuespenik gabe.
- ‘rústico’rena, berriz, eztabaida zaharra da hemen, ItzuL-en, eta badirudi ‘landa-‘ erabiltzea dela kontsentsua.
‘landa-banda’, beraz; ‘landa-banden fabrikazioa’…
Zer nahi duzue esatea? Musikala da, oso, baina ez naiz ausartu hori proposatzera…
Esaidazue koldar, baina ‘bisagra errustikoen fabrikazioa’ jartzeko aholkatu diot.
Besterik gabe; eguneroko gorabeheren inbentariorako…
Segi lanean.
:-)
Ondo-ondo bizi.
Jabier Zabaleta
Orioko Udaleko euskara teknikaria
euskara a bildua orio.eus
943 830 346 —>8
________________________________
Hemendik aurrera nire posta elektronikoak .eus domeinua izango du. Hori dela eta, nire posta elektroniko berria zure kontaktuetan gordetzea gomendatzen dizut. Oraingoz, bi domeinuak indarrean mantenduko dira.
A partir de ahora mi correo electrónico tendrá el dominio .eus y en consecuencia, le recomiendo que guarde mi nueva dirección electrónica en sus contactos. De momento convivirán los dos dominios.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20150331/1ff42e12/attachment.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: marca_outlook_seguridad.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 66738 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20150331/1ff42e12/attachment.jpg>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago