[itzul] Consejo Orientador

Enrique Umaran enriqueumaran a bildua uribekostabhi.com
Ast, Maiatza 7, 19:42:36, CEST 2015


Kaixo:

Irakasle moduan idazten dizuet. "Orientatzailearen  aholkua" ez da egokia.
Testuak berak adierazten duenez, aholku hori irakasle-taldeak ("equipo
docente")  egiten baitu, hau da, ikasle horri eskolak eman dizkioten
irakasleek (ebaluazio saioan).

"Orientazio-aholkuak" itxura ona du.

Enrique

2015-05-07 12:57 GMT+02:00 Patricia Jorge Kuartango <kuartango a bildua gmail.com>:

> Eskerrik asko guztioi. "Bideratze" eta "orientazio", biak ikusten ditut
> egokiak. Hori bai: egia da hezkuntzan orientatzailearen figura ageri dela,
> eta, beraz, agian hobe litzateke "orientatzailearen aholku",
> "orientazio-aholku" edo "aholku orientatzaile" ematea? Beste barik...
>
> Ondo izan,
>
> Patricia
>
> Bittor Abarzuza<bittorbe a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2015(e)ko
> maiatzak 6 22:14):
>
> Kaixo:
>>
>> Nik hala joko nuke: gidaritza edo gidaria. Azken finean, zein da horren
>> papera? Gidatzea bada, horretarak joko huke. Aholkuak ematen dituena
>> orientatzilea ere izan daiteke: norabidea besteari erakusten dina,
>> *bideratzailea*, beraz.
>>
>> Gero arte
>>
>> Patricia Jorge Kuartango<kuartango a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
>> (2015(e)ko maiatzak 6 09:04):
>>
>> Kaixo guztioi:
>>>
>>> Lanbide-heziketaren alorreko itzulpen bat daukat esku artean. Ikasketa
>>> horietan hasteko baldintzetako bat zera da, testuaren arabera:
>>>
>>> "Haber sido propuesto por el equipo docente a los padres, madres o
>>> tutores legales para la incorporación a un ciclo de Formación Profesional
>>> Básica, mediante documento escrito que se llama *Consejo Orientador*".
>>>
>>>
>>> "Bideratze-aholku"? Beste modu batean eman izan duzue?
>>>
>>> Milesker!
>>>
>>
>>
>


--
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20150507/1b34e58d/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago