[itzul] Consejo Orientador

Patricia Jorge Kuartango kuartango a bildua gmail.com
Or, Maiatza 8, 09:10:16, CEST 2015


Ados, Enrique, eskerrik asko!

Asteburu on,

Patricia

Enrique Umaran<enriqueumaran a bildua uribekostabhi.com> igorleak hau idatzi zuen
(2015(e)ko maiatzak 7 19:42):

> Kaixo:
>
> Irakasle moduan idazten dizuet. "Orientatzailearen  aholkua" ez da
> egokia.  Testuak berak adierazten duenez, aholku hori irakasle-taldeak
> ("equipo docente")  egiten baitu, hau da, ikasle horri eskolak eman
> dizkioten irakasleek (ebaluazio saioan).
>
> "Orientazio-aholkuak" itxura ona du.
>
> Enrique
>
> 2015-05-07 12:57 GMT+02:00 Patricia Jorge Kuartango <kuartango a bildua gmail.com>:
>
>> Eskerrik asko guztioi. "Bideratze" eta "orientazio", biak ikusten ditut
>> egokiak. Hori bai: egia da hezkuntzan orientatzailearen figura ageri dela,
>> eta, beraz, agian hobe litzateke "orientatzailearen aholku",
>> "orientazio-aholku" edo "aholku orientatzaile" ematea? Beste barik...
>>
>> Ondo izan,
>>
>> Patricia
>>
>> Bittor Abarzuza<bittorbe a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2015(e)ko
>> maiatzak 6 22:14):
>>
>> Kaixo:
>>>
>>> Nik hala joko nuke: gidaritza edo gidaria. Azken finean, zein da horren
>>> papera? Gidatzea bada, horretarak joko huke. Aholkuak ematen dituena
>>> orientatzilea ere izan daiteke: norabidea besteari erakusten dina,
>>> *bideratzailea*, beraz.
>>>
>>> Gero arte
>>>
>>> Patricia Jorge Kuartango<kuartango a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
>>> (2015(e)ko maiatzak 6 09:04):
>>>
>>> Kaixo guztioi:
>>>>
>>>> Lanbide-heziketaren alorreko itzulpen bat daukat esku artean. Ikasketa
>>>> horietan hasteko baldintzetako bat zera da, testuaren arabera:
>>>>
>>>> "Haber sido propuesto por el equipo docente a los padres, madres o
>>>> tutores legales para la incorporación a un ciclo de Formación Profesional
>>>> Básica, mediante documento escrito que se llama *Consejo Orientador*".
>>>>
>>>>
>>>> "Bideratze-aholku"? Beste modu batean eman izan duzue?
>>>>
>>>> Milesker!
>>>>
>>>
>>>
>>
>
>
> --
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20150508/903a8fbc/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago