[itzul] Milioi biztanleko ala milioi bat biztanleko?

Alfontso Mujika Etxeberria a.mujika a bildua elhuyar.com
Ost, Maiatza 27, 19:29:56, CEST 2015


Adibidez, "ppm" unitatea ("part per million", "partes por millón")
"milioiko parte" egiten dugu (6 ppm = milioiko 6 parte). Beste hainbeste
"ppb" unitatearekin ("parts-per-billion"): "mila milioiko parte".

Ulertzen dut "ehun" eta "mila" baina "milioi bat" (eta ez "milioi") egiten
dugunez, zalantza egitea. Baina pentsa dezakegu "milako" esaten dugunean
"mila bakoitzeko" esaten dugula, eta, era berean, "milioko" esaten
dugunean, "milioi bakoitzeko" esaten ari garela. Hor ez dago tokirik "bat"
sartzeko (*"milioi bat bakoitzeko"), ezta?
Horregatik, kasu honetan, "por millón de habitantes" delakoa, euskaraz,
"milioi biztanleko" da, nire ustez.

*Alfontso Mujika Etxeberria*
  <https://twitter.com/elhuyaritzulpen>[image:
https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1]
<https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1>[image:
https://www.facebook.com/elhuyar.fundazioa]
<https://www.facebook.com/elhuyar.fundazioa>

a.mujika a bildua elhuyar.com

tel.: 943363040 | luzp.: 216
Zelai Haundi, 3
Osinalde industrialdea
20170 Usurbil

*www.elhuyar.eus* <http://www.elhuyar.eus>
<https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/bazkideak/elhuyarkide-izan>
[image:
https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/bazkideak/elhuyarkide-izan]
<https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/bazkideak/elhuyarkide-izan>

 <http://www.elhuyar.org/EU/bazkidetza>  Mezu honek, baita erantsitako
edozein agirik ere, isilpeko informazioa izan dezake. Informazio hori
jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du. Zu ez bazara adierazitako
hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera debekatuta daukazu
informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo kopiatzea. Mezu hau
errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi bidaltzaileari, eta ezaba
ezazu. Eskerrik asko.

2015-05-27 17:09 GMT+02:00 Sara Muniozguren Ortiz <sara a bildua deusto.es>:

> Arrasti on:
>
> Inork badaki gaztelaniazko "por millón de habitantes" euskaraz zelan eman
> finkatuta dagoen?
>
> Eskerrik asko
>
> Sara
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20150527/84339954/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago