[itzul] Milioi biztanleko ala milioi bat biztanleko?

Xabier Aristegieta allurritza a bildua gmail.com
Ost, Maiatza 27, 20:00:12, CEST 2015


Zalantza bat sortzen zait: "milioiko parte" hori baino hobeto ez al legoke
"parte, milioiko"? Edo, gauzak gehiago muturreratuz, ez al luke izan
"beharko" "parte, milioiko"?

Galdera horrek beste bati erantzun behar izatera garamatza: "milioiko" hori
izenlaguna al da? Eta, baiezkoan, zergatik esaten da, adibidez, "zenbat
sendagile daude mila familiako?", eta ez "mila familiako zenbat sendagile
daude?/zenbat mila familiako sendagile daude?"? Edo zergatik esaten da
"auto honek zenbat kilometro egiten ditu orduko?"?

Bai, badakit galdera asko direla eta berandu dela... baina ez dut oso garbi
ikusten.

Xabier

Alfontso Mujika Etxeberria<a.mujika a bildua elhuyar.com> igorleak hau idatzi zuen
(2015(e)ko maiatzak 27 19:29):

> Adibidez, "ppm" unitatea ("part per million", "partes por millón")
> "milioiko parte" egiten dugu (6 ppm = milioiko 6 parte). Beste hainbeste
> "ppb" unitatearekin ("parts-per-billion"): "mila milioiko parte".
>
> Ulertzen dut "ehun" eta "mila" baina "milioi bat" (eta ez "milioi") egiten
> dugunez, zalantza egitea. Baina pentsa dezakegu "milako" esaten dugunean
> "mila bakoitzeko" esaten dugula, eta, era berean, "milioko" esaten
> dugunean, "milioi bakoitzeko" esaten ari garela. Hor ez dago tokirik "bat"
> sartzeko (*"milioi bat bakoitzeko"), ezta?
> Horregatik, kasu honetan, "por millón de habitantes" delakoa, euskaraz,
> "milioi biztanleko" da, nire ustez.
>
> *Alfontso Mujika Etxeberria*
>   <https://twitter.com/elhuyaritzulpen>[image:
> https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1]
> <https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1>[image:
> https://www.facebook.com/elhuyar.fundazioa]
> <https://www.facebook.com/elhuyar.fundazioa>
>
> a.mujika a bildua elhuyar.com
>
> tel.: 943363040 | luzp.: 216
> Zelai Haundi, 3
> Osinalde industrialdea
> 20170 Usurbil
>
> *www.elhuyar.eus* <http://www.elhuyar.eus>
> <https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/bazkideak/elhuyarkide-izan>
> [image:
> https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/bazkideak/elhuyarkide-izan]
> <https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/bazkideak/elhuyarkide-izan>
>
>  <http://www.elhuyar.org/EU/bazkidetza>  Mezu honek, baita erantsitako
> edozein agirik ere, isilpeko informazioa izan dezake. Informazio hori
> jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du. Zu ez bazara adierazitako
> hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera debekatuta daukazu
> informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo kopiatzea. Mezu hau
> errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi bidaltzaileari, eta ezaba
> ezazu. Eskerrik asko.
>
> 2015-05-27 17:09 GMT+02:00 Sara Muniozguren Ortiz <sara a bildua deusto.es>:
>
>> Arrasti on:
>>
>> Inork badaki gaztelaniazko "por millón de habitantes" euskaraz zelan eman
>> finkatuta dagoen?
>>
>> Eskerrik asko
>>
>> Sara
>>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20150527/eb4fb16d/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago