[itzul] Milioi biztanleko ala milioi bat biztanleko?
Xabier Aristegieta
allurritza a bildua gmail.com
Ast, Maiatza 28, 13:12:41, CEST 2015
Kaixo, Alfontso:
Agian oker egongo naiz, baina nire hipotesia (edo bihozkada, nolabait
esatearren) da -ko+izena egiturak izenlagun baten berri eta ez besterik
ematen duela. Xelebrea-edo gertatzen zait, adibidez, "1,25 langabetu daude
etxebizitzako" esaldiko datu hori taula batera eramatean "etxebizitzako
langabetu(ak)" dioen zutabe batean agertzea.
Ildo horretatik, "atzoko lanak" ikustean, esango nuke guztiok ulertzen
dugula "atzo egin ziren lanak"etik datorrela "atzoko" izenlaguna, eta ez
"lan hauek atzoko eginak egon behar zuten" esalditik.
Era berean, ez dut uste "etxe bakoitzeko biztanleak" "etxe bakoitzeKO
dauden biztanleak" ulertzen denik, baizik eta "etxe bakoitzeAN dauden
biztanleak".
Esaten duzu ezin dugula "kilometro ordukotan" edo "parte milioikotan"
idatzi. Niri, ordea, ez zait iruditzen horrek problematikoa izan beharko
lukeenik, baldin eta "BerriAko kazetaria", "32 eskutik-en idazten du" edo
"Tales Miletokoaren filosofía" esan badaiteke. Kontuan harturik, gainera,
"milioiko parte/parte milioiko" hori "unitate" bezala hartzen dela, esan
duzunez.
Beste gauza bat da erabakiren bat hartuta egotea "milioiko parte" esan
behar dela dioena (baliteke; ez dut begiratu). Baina hori, zernahi gisaz
ere, argudio formal bat litzateke, ez materiala.
Ondo izan,
Xabier
Alfontso Mujika Etxeberria<a.mujika a bildua elhuyar.com> igorleak hau idatzi zuen
(2015(e)ko maiatzak 28 09:21):
> A/B erako unitatea da *milioiko parte*, *orduko kilometro* den bezala.
> Perpaus batean zenbatzailerik gabe ageri denean perpaus batean, *orduko
> kilometro* da izen-sintagma horren hurrenkera esan dezagun "kanonikoa",
> hurrenkera hori behar baitugu absolutibotik kanpo. Adibidez:
>
> - "abiadura *orduko kilometrotan* adierazi ohi da".
> (hor ezin dugu *kilometro ordukotan* edo *kilometrotan orduko* idatzi).
>
> Era berean:
> - "adieraz ezazu kontzentrazioa *milioko partetan*".
> (hor ezin dugu *parte milioikotan* edo *partetan milioiko* idatzi).
>
> Zenbatzailea sartu behar denean, tartean sartuko da (zenbatzailea 1 -eta,
> mendebaldeko euskaran, baita 2 ere- denean izan ezik):
>
> - "abiadura *orduko 30 kilometrora* iristen denean, argia pizten da".
> (hor ezin dugu *30 kilometro ordukora* edo *30 kilometrora orduko*
> idatzi).
>
> Era berean:
> - "kontzentrazioa *milioiko 30 partetik* gorakoa bada, arazoak sortuko
> dira".
> (hor ezin dugu *30 parte milioikotik gorakoa* edo *30 partetik gorakoa
> milioiko* idatzi).
>
> Absolutiboan, berriz, ez dago arazorik hurrenkera aldatzeko:
>
> "Zer abiadura lortu zen atzo? *30 kilometro orduko* = *Orduko 30
> kilometro*"
>
> "Zer kontzentrazio dago gaur? *Milioiko 30 parte* = *30 parte milioiko*".
>
> Molde komaduna, "*parte, milioiko"*, posible da beste testuinguru batean
> edo beste esanahi batekin, baina ez kontzentrazioaren unitatea adierazteko.
> Nolabait esateko, "*30 kilometro, orduko"* moldea egokia izan daitekeen
> bezala testuingururen batean:
>
> "Zenbat egin zenuten atzo? *30 kilometro, orduko* (alegia, ez eguneko)".
>
> Baina abiadura magnitudearen unitatea adierazteko, koma ez da erabiltzen.
>
>
>
> *Alfontso Mujika Etxeberria*
> <https://twitter.com/elhuyaritzulpen>[image:
> https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1]
> <https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1>[image:
> https://www.facebook.com/elhuyar.fundazioa]
> <https://www.facebook.com/elhuyar.fundazioa>
>
> a.mujika a bildua elhuyar.com
>
> tel.: 943363040 | luzp.: 216
> Zelai Haundi, 3
> Osinalde industrialdea
> 20170 Usurbil
>
> *www.elhuyar.eus* <http://www.elhuyar.eus>
> <https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/bazkideak/elhuyarkide-izan>
> [image:
> https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/bazkideak/elhuyarkide-izan]
> <https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/bazkideak/elhuyarkide-izan>
>
> <http://www.elhuyar.org/EU/bazkidetza> Mezu honek, baita erantsitako
> edozein agirik ere, isilpeko informazioa izan dezake. Informazio hori
> jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du. Zu ez bazara adierazitako
> hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera debekatuta daukazu
> informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo kopiatzea. Mezu hau
> errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi bidaltzaileari, eta ezaba
> ezazu. Eskerrik asko.
>
> 2015-05-27 20:00 GMT+02:00 Xabier Aristegieta <allurritza a bildua gmail.com>:
>
>> Zalantza bat sortzen zait: "milioiko parte" hori baino hobeto ez al
>> legoke "parte, milioiko"? Edo, gauzak gehiago muturreratuz, ez al luke izan
>> "beharko" "parte, milioiko"?
>>
>> Galdera horrek beste bati erantzun behar izatera garamatza: "milioiko"
>> hori izenlaguna al da? Eta, baiezkoan, zergatik esaten da, adibidez,
>> "zenbat sendagile daude mila familiako?", eta ez "mila familiako zenbat
>> sendagile daude?/zenbat mila familiako sendagile daude?"? Edo zergatik
>> esaten da "auto honek zenbat kilometro egiten ditu orduko?"?
>>
>> Bai, badakit galdera asko direla eta berandu dela... baina ez dut oso
>> garbi ikusten.
>>
>> Xabier
>>
>> Alfontso Mujika Etxeberria<a.mujika a bildua elhuyar.com> igorleak hau idatzi
>> zuen (2015(e)ko maiatzak 27 19:29):
>>
>> Adibidez, "ppm" unitatea ("part per million", "partes por millón")
>>> "milioiko parte" egiten dugu (6 ppm = milioiko 6 parte). Beste hainbeste
>>> "ppb" unitatearekin ("parts-per-billion"): "mila milioiko parte".
>>>
>>> Ulertzen dut "ehun" eta "mila" baina "milioi bat" (eta ez "milioi")
>>> egiten dugunez, zalantza egitea. Baina pentsa dezakegu "milako" esaten
>>> dugunean "mila bakoitzeko" esaten dugula, eta, era berean, "milioko" esaten
>>> dugunean, "milioi bakoitzeko" esaten ari garela. Hor ez dago tokirik "bat"
>>> sartzeko (*"milioi bat bakoitzeko"), ezta?
>>> Horregatik, kasu honetan, "por millón de habitantes" delakoa, euskaraz,
>>> "milioi biztanleko" da, nire ustez.
>>>
>>> *Alfontso Mujika Etxeberria*
>>> <https://twitter.com/elhuyaritzulpen>[image:
>>> https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1]
>>> <https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1>[image:
>>> https://www.facebook.com/elhuyar.fundazioa]
>>> <https://www.facebook.com/elhuyar.fundazioa>
>>>
>>> a.mujika a bildua elhuyar.com
>>>
>>> tel.: 943363040 | luzp.: 216
>>> Zelai Haundi, 3
>>> Osinalde industrialdea
>>> 20170 Usurbil
>>>
>>> *www.elhuyar.eus* <http://www.elhuyar.eus>
>>> <https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/bazkideak/elhuyarkide-izan>
>>> [image:
>>> https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/bazkideak/elhuyarkide-izan]
>>> <https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/bazkideak/elhuyarkide-izan>
>>>
>>> <http://www.elhuyar.org/EU/bazkidetza> Mezu honek, baita erantsitako
>>> edozein agirik ere, isilpeko informazioa izan dezake. Informazio hori
>>> jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du. Zu ez bazara adierazitako
>>> hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera debekatuta daukazu
>>> informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo kopiatzea. Mezu hau
>>> errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi bidaltzaileari, eta ezaba
>>> ezazu. Eskerrik asko.
>>>
>>> 2015-05-27 17:09 GMT+02:00 Sara Muniozguren Ortiz <sara a bildua deusto.es>:
>>>
>>>> Arrasti on:
>>>>
>>>> Inork badaki gaztelaniazko "por millón de habitantes" euskaraz zelan
>>>> eman finkatuta dagoen?
>>>>
>>>> Eskerrik asko
>>>>
>>>> Sara
>>>>
>>>
>>>
>>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20150528/590193bb/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago