[itzul] Xuxen 5, euskarazko zuzentzaile ortografiko eta gramatikal berria
Saroi Jauregi Aiestaran
s.jauregi a bildua elhuyar.com
As, Aza 10, 12:55:22, CET 2015
Kaixo, lagun:
Xuxen 5 <http://xuxen.eus/> zuzentzaile ortografiko eta gramatikal berria
aurkeztu dugu gaur goizean Elhuyarren egoitzan, eta zuretzat interesgarri
izango delakoan, baliabide horren berri emateko idazten dizut.
*Bi hamarkada* joan dira dagoeneko* Xuxen euskarazko lehen zuzentzaile
ortografikoa sortu zenetik*. Hizkuntzalari eta informatika-ingeniariek
elkarlanean sortutako sistema hark iraultza ekarri zuen ordenagailu bidez
testuak euskaraz idazten ditugunontzat.
Hasierako Xuxen sortu zenetik, haren* hainbat bertsio sareratu dira*, eta,*
ortografia-akatsak detektatzeaz gain, proposamen gramatikalak egiten ere
ikasi du Xuxenek*.
Beste jauzi bat eman dugu orain. Ixa Taldeak eta Elhuyarrek* Xuxen 5* jarri
dugu sarean, doan deskargatzeko (xuxen.eus/bertsioak).
Euskaltzaindiaren* Hiztegi Batu*ko eta Elhuyar hiztegietako azken aldaketak
txertatu ditugu euskarazko lehen zuzentzaile ortografikoaren datu-basean,
eta erregela gramatikalak berritu ditugu, Microsoft Office-rako sortu dugun
azken zuzentzaileak* proposamen ortografiko, lexiko eta gramatikal
eguneratuak* egin ditzan.
Xuxen 5 <http://xuxen.eus/>-ek, idazten ari garela,* gorriz azpimarratzen
ditu gure akats ortografikoak*:* zihur*,* xagu*,* iharduera, akanpaleku,
konbidatu*… Eta horiek nola zuzendu proposatzen digu.
Bestalde,* berdez edo urdinez azpimarratzen ditu hitzak, zuzenak izan arren
Euskaltzaindiak beste forma bat hobesten duen kasuetan*, hala nola* bordatu*
,* fondo, nahastu, ainitz*… Eta Euskaltzaindiak* Hiztegi Batu*an hitz
horien ordez hobesten dituen ordainak proposatzen dizkigu.
Azkenik,* zenbait akats gramatikal ere berdez edo urdinez azpimarratu eta
zuzentzeko proposamena egiten du*:* gosea daukat*,* ikusiko gara*…
*Microsoft Office berrienetan (Office 2013 arte) erabiltzeko prest* dago
Xuxen 5. Beraz, gure ordenagailura deskargatzen badugu, aipatutako
hizkuntza-zuzenketa eta -proposamen guztiak balia ditzakegu Word-en testu
bat idazten ari garenean, adibidez. Eta erabiltzailearen hiztegia osatzeko
aukera ere izango dugu, Xuxen 5-ekin batera erabiltzeko.
Horrez gain, sistema hauetan guztietan txertatzeko* pluginak berritu*
ditugu, zuzenketa ortografiko eguneratuak egin ditzaten:
· Openoffice/Libreoffice
<http://xuxen.eus/versions#tab_openoffice_libreoffice>
· Web-nabigatzaileak (
<http://xuxen.eus/versions#tab_web-nabigatzaileak>Firefox, Chrome eta
Internet Explorer)
· InDesign CS6 MAC <http://xuxen.eus/versions#tab_adobe_indesign>
Eta, jakina, xuxen.eus webgunean ere berritu ditugu datuak, zuzendu nahi
dugun testua orri nagusiko testu-koadroan sartzen dugunean zuzenketa eta
proposamen eguneratuak egin ditzan.
Xuxen 5 zure ordenagailura deskargatu nahi baduzu, hemen aurkituko dituzu
zuzentzailearen bertsio guztiak: xuxen.eus/bertsioak.
Microsoft Officerako Xuxen 5 erabiltzeko argibideak eskuliburu honetan
aurkituko dituzu: xuxen.eus/eskuliburua.
xuxen.eus webgunean erregistratzen direnek (xuxen.eus/erregistratu),
gainera, Xuxenen eguneratze eta nobedade guztien berri jasoko dute beren
helbide elektronikoan.
*Saroi Jauregi Aiestaran *
KOMUNIKAZIO-ARDURADUNA
*s.jauregi a bildua elhuyar.com <s.jauregi a bildua elhuyar.com>*
Tel.: 943363040 | luzp.: 214
Zelai Haundi, 3
Osinalde industrialdea
20170 Usurbil
*www.elhuyar.eus <http://www.elhuyar.eus/>*
Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa izan
dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du. Zu ez
bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera
debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo
kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi
bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.
Ez inprimatu mezu hau ezinbestekoa ez bada.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20151110/d4b6496c/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago