[itzul] Xuxen 5, euskarazko zuzentzaile ortografiko eta gramatikal berria
Itziar Cortes Etxabe
i.cortes a bildua elhuyar.com
Ost, Aza 11, 11:14:44, CET 2015
Kaixo,
Mac OSXen eta Libreoffice 5-ean proba egin dugu, eta OXT luzapena duen
fitxategiak klik bikoitza eginda, ez da zuzenean instalatu.
Baina, Tools > Extension Manager... aukeratik instalatu dugu eta ondo dabil.
Ea horrekin zuei ere konpontzen zaizuen.
Informazio gehiago behar baduzue, lasai jo guregana zuzenean
xuxen a bildua elhuyar.com helbidean.
Mila esker.
idoitxu<idoia.aretxa a bildua yahoo.es> igorleak hau idatzi zuen (2015(e)ko azaroak
11 09:20):
> Kaixo: Niri ere gertatu izan zait baina windows 10ekin. Ez du detektatzen
> zein den dudan sistema eragilea
>
> Mila esker
>
>
>
> El Miércoles 11 de noviembre de 2015 8:40, Jabier Zabaleta
> <euskara a bildua orio.eus> escribió:
>
>
> Arazoak ditut Xuxen 5 bertsio hau instalatzeko nire Mac-eko LibreOffice
> 5ean (sistema eragilea: OSX 10.11.1; LibreOffice bertsioa: 5.0.2). Bi
> ordenagailutan probatu dut (lanean eta etxean) eta bietan daukat arazo
> bera.
>
> Plugin-a instalatzen hasten da; baina zintzilikatuta geratzen da, ez
> atzera eta ez aurrera :-(
>
> Pentsatu dut, akaso, jende gehiagok ere izango duela arazo hori eta
> horregatik azaltzen du dut hemen, ea norbait argibideren bat emateko moduan
> dagoen.
>
> Eskerrik asko, aldez aurretik.
>
> Ondo-ondo bizi.
>
> *Jabier Zabaleta*
> Orioko Udaleko euskara teknikaria
> euskara a bildua orio.eus
> 943 830 346 —>8
>
>
>
>
>
> El 2015 aza. 10, a les 12:55, Saroi Jauregi Aiestaran <
> s.jauregi a bildua elhuyar.com> va escriure:
>
> Kaixo, lagun:
>
> Xuxen 5 <http://xuxen.eus/> zuzentzaile ortografiko eta gramatikal berria
> aurkeztu dugu gaur goizean Elhuyarren egoitzan, eta zuretzat interesgarri
> izango delakoan, baliabide horren berri emateko idazten dizut.
>
> *Bi hamarkada* joan dira dagoeneko* Xuxen euskarazko lehen zuzentzaile
> ortografikoa sortu zenetik*. Hizkuntzalari eta informatika-ingeniariek
> elkarlanean sortutako sistema hark iraultza ekarri zuen ordenagailu bidez
> testuak euskaraz idazten ditugunontzat.
>
> Hasierako Xuxen sortu zenetik, haren* hainbat bertsio sareratu dira*, eta,*
> ortografia-akatsak detektatzeaz gain, proposamen gramatikalak egiten ere
> ikasi du Xuxenek*.
>
> Beste jauzi bat eman dugu orain. Ixa Taldeak eta Elhuyarrek* Xuxen 5*
> jarri dugu sarean, doan deskargatzeko (xuxen.eus/bertsioak).
>
> Euskaltzaindiaren* Hiztegi Batu*ko eta Elhuyar hiztegietako azken
> aldaketak txertatu ditugu euskarazko lehen zuzentzaile ortografikoaren
> datu-basean, eta erregela gramatikalak berritu ditugu, Microsoft
> Office-rako sortu dugun azken zuzentzaileak* proposamen ortografiko,
> lexiko eta gramatikal eguneratuak* egin ditzan.
>
> Xuxen 5 <http://xuxen.eus/>-ek, idazten ari garela,* gorriz azpimarratzen
> ditu gure akats ortografikoak*:* zihur*,* xagu*,* iharduera, akanpaleku,
> konbidatu*… Eta horiek nola zuzendu proposatzen digu.
> Bestalde,* berdez edo urdinez azpimarratzen ditu hitzak, zuzenak izan
> arren Euskaltzaindiak beste forma bat hobesten duen kasuetan*, hala nola*
> bordatu*,* fondo, nahastu, ainitz*… Eta Euskaltzaindiak* Hiztegi Batu*an
> hitz horien ordez hobesten dituen ordainak proposatzen dizkigu.
>
>
> Azkenik,* zenbait akats gramatikal ere berdez edo urdinez azpimarratu eta
> zuzentzeko proposamena egiten du*:* gosea daukat*,* ikusiko gara*…
>
>
> *Microsoft Office berrienetan (Office 2013 arte) erabiltzeko prest* dago
> Xuxen 5. Beraz, gure ordenagailura deskargatzen badugu, aipatutako
> hizkuntza-zuzenketa eta -proposamen guztiak balia ditzakegu Word-en testu
> bat idazten ari garenean, adibidez. Eta erabiltzailearen hiztegia osatzeko
> aukera ere izango dugu, Xuxen 5-ekin batera erabiltzeko.
>
> Horrez gain, sistema hauetan guztietan txertatzeko* pluginak berritu*
> ditugu, zuzenketa ortografiko eguneratuak egin ditzaten:
> · Openoffice/Libreoffice
> <http://xuxen.eus/versions#tab_openoffice_libreoffice>
> · Web-nabigatzaileak (
> <http://xuxen.eus/versions#tab_web-nabigatzaileak>Firefox, Chrome eta
> Internet Explorer)
> · InDesign CS6 MAC <http://xuxen.eus/versions#tab_adobe_indesign>
>
> Eta, jakina, xuxen.eus webgunean ere berritu ditugu datuak, zuzendu nahi
> dugun testua orri nagusiko testu-koadroan sartzen dugunean zuzenketa eta
> proposamen eguneratuak egin ditzan.
>
> Xuxen 5 zure ordenagailura deskargatu nahi baduzu, hemen aurkituko dituzu
> zuzentzailearen bertsio guztiak: xuxen.eus/bertsioak.
>
> Microsoft Officerako Xuxen 5 erabiltzeko argibideak eskuliburu honetan
> aurkituko dituzu: xuxen.eus/eskuliburua.
>
> xuxen.eus webgunean erregistratzen direnek (xuxen.eus/erregistratu),
> gainera, Xuxenen eguneratze eta nobedade guztien berri jasoko dute beren
> helbide elektronikoan.
>
>
>
> *Saroi Jauregi Aiestaran *
> KOMUNIKAZIO-ARDURADUNA
> *s.jauregi a bildua elhuyar.com <s.jauregi a bildua elhuyar.com>*
> Tel.: 943363040 | luzp.: 214
> Zelai Haundi, 3
> Osinalde industrialdea
> 20170 Usurbil
> *www.elhuyar.eus <http://www.elhuyar.eus/>*
> Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa
> izan dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du.
> Zu ez bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera
> debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo
> kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi
> bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.
> Ez inprimatu mezu hau ezinbestekoa ez bada.
>
>
>
> ------------------------------
> Hemendik aurrera nire posta elektronikoak .eus domeinua izango du. Hori
> dela eta, nire posta elektroniko berria zure kontaktuetan gordetzea
> gomendatzen dizut. Oraingoz, bi domeinuak indarrean mantenduko dira.
> A partir de ahora mi correo electrónico tendrá el dominio .eus y en
> consecuencia, le recomiendo que guarde mi nueva dirección electrónica en
> sus contactos. De momento convivirán los dos dominios.
>
>
>
--
*Itziar Cortés Etxabe*INGENIARITZA LINGUISTIKOA
<https://twitter.com/elhuyarig>
<https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1/videos>
<https://www.facebook.com/elhuyar.fundazioa>
*i.cortes a bildua elhuyar.com* <i.cortes a bildua elhuyar.com>
Tel.: 943363040 | luzp.: 221
Zelai Haundi, 3
Osinalde industrialdea
20170 Usurbil
*www.elhuyar.eus* <http://www.elhuyar.eus/>[image:
https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/bazkideak/elhuyarkide-izan]
<https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/bazkideak/elhuyarkide-izan>
Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa izan
dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du. Zu ez
bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera
debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo
kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi
bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.Ez inprimatu mezu hau
ezinbestekoa ez bada.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20151111/389fe2f8/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago