[itzul] Xuxen 5, euskarazko zuzentzaile ortografiko eta gramatikal berria

BIHURNET bihurnet a bildua euskalnet.net
Al, Aza 23, 12:04:39, CET 2015


10/11/2015 12:55(e)an, Saroi Jauregi Aiestaran igorleak idatzi zuen:
>
> Kaixo, lagun:
>
> Xuxen 5 <http://xuxen.eus/> zuzentzaile ortografiko eta gramatikal 
> berria aurkeztu dugu gaur goizean Elhuyarren egoitzan, eta zuretzat 
> interesgarri izango delakoan, baliabide horren berri emateko idazten 
> dizut.
>
> *Bi hamarkada* joan dira dagoeneko*Xuxen euskarazko lehen zuzentzaile 
> ortografikoa sortu zenetik*. Hizkuntzalari eta informatika-ingeniariek 
> elkarlanean sortutako sistema hark iraultza ekarri zuen ordenagailu 
> bidez testuak euskaraz idazten ditugunontzat.
>
> Hasierako Xuxen sortu zenetik, haren*hainbat bertsio sareratu dira*, 
> eta,*ortografia-akatsak detektatzeaz gain, proposamen gramatikalak 
> egiten ere ikasi du Xuxenek*.
>
> Beste jauzi bat eman dugu orain. Ixa Taldeak eta Elhuyarrek*Xuxen 5* 
> jarri dugu sarean, doan deskargatzeko (xuxen.eus/bertsioak 
> <http://xuxen.eus/bertsioak>).
>
> Euskaltzaindiaren/Hiztegi Batu/ko eta Elhuyar hiztegietako azken 
> aldaketak txertatu ditugu euskarazko lehen zuzentzaile ortografikoaren 
> datu-basean, eta erregela gramatikalak berritu ditugu, Microsoft 
> Office-rako sortu dugun azken zuzentzaileak*proposamen ortografiko, 
> lexiko eta gramatikal eguneratuak* egin ditzan.
>
> Xuxen 5 <http://xuxen.eus/>-ek, idazten ari garela,*gorriz 
> azpimarratzen ditu gure akats 
> ortografikoak*:/zihur/,/xagu/,/iharduera, akanpaleku, konbidatu/… Eta 
> horiek nola zuzendu proposatzen digu.
>
> Bestalde,*berdez edo urdinez azpimarratzen ditu hitzak, zuzenak izan 
> arren Euskaltzaindiak beste forma bat hobesten duen kasuetan*, hala 
> nola/bordatu/,/fondo, nahastu, ainitz/… Eta Euskaltzaindiak/Hiztegi 
> Batu/an hitz horien ordez hobesten dituen ordainak proposatzen dizkigu.
>
> Azkenik,*zenbait akats gramatikal ere berdez edo urdinez azpimarratu 
> eta zuzentzeko proposamena egiten du*:/gosea daukat/,/ikusiko gara/…
>
> *Microsoft Office berrienetan (Office 2013 arte) erabiltzeko prest* 
> dago Xuxen 5. Beraz, gure ordenagailura deskargatzen badugu, 
> aipatutako hizkuntza-zuzenketa eta -proposamen guztiak balia ditzakegu 
> Word-en testu bat idazten ari garenean, adibidez. Eta erabiltzailearen 
> hiztegia osatzeko aukera ere izango dugu, Xuxen 5-ekin batera erabiltzeko.
>
> Horrez gain, sistema hauetan guztietan txertatzeko*pluginak berritu* 
> ditugu, zuzenketa ortografiko eguneratuak egin ditzaten:
>
> · Openoffice/Libreoffice 
> <http://xuxen.eus/versions#tab_openoffice_libreoffice>
>
> · Web-nabigatzaileak ( 
> <http://xuxen.eus/versions#tab_web-nabigatzaileak>Firefox, Chrome eta 
> Internet Explorer)
>
> · InDesign CS6 MAC <http://xuxen.eus/versions#tab_adobe_indesign>
>
> Eta, jakina,xuxen.eus <http://xuxen.eus/> webgunean ere berritu ditugu 
> datuak, zuzendu nahi dugun testua orri nagusiko testu-koadroan sartzen 
> dugunean zuzenketa eta proposamen eguneratuak egin ditzan.
>
> Xuxen 5 zure ordenagailura deskargatu nahi baduzu, hemen aurkituko 
> dituzu zuzentzailearen bertsio guztiak:xuxen.eus/bertsioak 
> <http://xuxen.eus/bertsioak>.
>
> Microsoft Officerako Xuxen 5 erabiltzeko argibideak eskuliburu honetan 
> aurkituko dituzu:xuxen.eus/eskuliburua <http://xuxen.eus/eskuliburua>.
>
> xuxen.eus <http://xuxen.eus/> webgunean erregistratzen direnek 
> (xuxen.eus/erregistratu <http://xuxen.eus/erregistratu>), gainera, 
> Xuxenen eguneratze eta nobedade guztien berri jasoko dute beren 
> helbide elektronikoan.
>
>
>>
> *Saroi Jauregi Aiestaran *
> KOMUNIKAZIO-ARDURADUNA
> *s.jauregi a bildua elhuyar.com <mailto:s.jauregi a bildua elhuyar.com>*
> Tel.: 943363040 | luzp.: 214
>
> Zelai Haundi, 3
> Osinalde industrialdea
> 20170 Usurbil
>
> *www.elhuyar.eus <http://www.elhuyar.eus/>*
>
> Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa 
> izan dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez 
> du. Zu ez bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren 
> arabera debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, 
> hedatu eta/edo kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso 
> baduzu, jakinarazi bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.
> Ez inprimatu mezu hau ezinbestekoa ez bada.
>
Kaixo, Saroi:

Lehenik eta behin, eskerrik asko azken bertsioaren berri emateagatik. 
Aurreko bertsioa desinstalatzen saiatu nahiz, baina ez dago programen 
zerrendan, ez izen horrekin behintzat. Laguntzerik bai? Windows XP 
daukat nik.

Ainhoa Jauregi
690769665


---
El software de antivirus Avast ha analizado este correo electrónico en busca de virus.
https://www.avast.com/antivirus
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20151123/5094e309/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago