[itzul] Xuxen 5, euskarazko zuzentzaile ortografiko eta gramatikal berria
ainara maya
ainaramaya a bildua gmail.com
Al, Aza 23, 12:38:44, CET 2015
itzulita al dago pinpilinpauxa-mota hau euskarara?
#cz: bělásek (^m)
#en: white<:5> (%butterfly)
#fr: piéride (^f)
#sp: blanquita (^f)
#ba: pinpilinpauxa zuri <!zuri> (nik horrela itzuli dut behin-behinean,
baina jadanik itzulita baldin badago, ez dut aurkitzen)
Saroi Jauregi Aiestaran<s.jauregi a bildua elhuyar.com> igorleak hau idatzi zuen
(2015(e)ko azaroak 23 12:11):
> Kaixo, Ainhoa:
>
> xuxen a bildua elhuyar.com helbidetik idatziko dizute gure
> informatika-ingeniariek, azalpenak emateko.
>
> Ondo izan.
>
>
> *Saroi Jauregi Aiestaran *
> KOMUNIKAZIO-ARDURADUNA[image:
> https://es.linkedin.com/pub/josu-aztiria/23/644/87b]
> <https://es.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa>
> <https://twitter.com/elhuyarhizk>
> <https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1>
> <https://es-es.facebook.com/elhuyar.fundazioa>*s.jauregi a bildua elhuyar.com*
> <s.jauregi a bildua elhuyar.com>
> Tel.: 943363040 | luzp.: 214
>
> Zelai Haundi, 3
> Osinalde industrialdea
> 20170 Usurbil
>
> *www.elhuyar.eus* <http://www.elhuyar.eus/>
> <https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/bazkideak/elhuyarkide-izan>
> Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa
> izan dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du.
> Zu ez bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera
> debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo
> kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi
> bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.Ez inprimatu mezu hau
> ezinbestekoa ez bada.
>
>
> 2015-11-23 12:04 GMT+01:00 BIHURNET <bihurnet a bildua euskalnet.net>:
>
>> 10/11/2015 12:55(e)an, Saroi Jauregi Aiestaran igorleak idatzi zuen:
>>
>> Kaixo, lagun:
>>
>>
>>
>> Xuxen 5 <http://xuxen.eus/> zuzentzaile ortografiko eta gramatikal
>> berria aurkeztu dugu gaur goizean Elhuyarren egoitzan, eta zuretzat
>> interesgarri izango delakoan, baliabide horren berri emateko idazten dizut.
>>
>>
>>
>> *Bi hamarkada* joan dira dagoeneko* Xuxen euskarazko lehen zuzentzaile
>> ortografikoa sortu zenetik*. Hizkuntzalari eta informatika-ingeniariek
>> elkarlanean sortutako sistema hark iraultza ekarri zuen ordenagailu bidez
>> testuak euskaraz idazten ditugunontzat.
>>
>>
>>
>> Hasierako Xuxen sortu zenetik, haren* hainbat bertsio sareratu dira*,
>> eta,* ortografia-akatsak detektatzeaz gain, proposamen gramatikalak
>> egiten ere ikasi du Xuxenek*.
>>
>>
>>
>> Beste jauzi bat eman dugu orain. Ixa Taldeak eta Elhuyarrek* Xuxen 5*
>> jarri dugu sarean, doan deskargatzeko (xuxen.eus/bertsioak).
>>
>>
>>
>> Euskaltzaindiaren* Hiztegi Batu*ko eta Elhuyar hiztegietako azken
>> aldaketak txertatu ditugu euskarazko lehen zuzentzaile ortografikoaren
>> datu-basean, eta erregela gramatikalak berritu ditugu, Microsoft
>> Office-rako sortu dugun azken zuzentzaileak* proposamen ortografiko,
>> lexiko eta gramatikal eguneratuak* egin ditzan.
>>
>>
>>
>> Xuxen 5 <http://xuxen.eus/>-ek, idazten ari garela,* gorriz
>> azpimarratzen ditu gure akats ortografikoak*:* zihur*,* xagu*,*
>> iharduera, akanpaleku, konbidatu*… Eta horiek nola zuzendu proposatzen
>> digu.
>>
>> Bestalde,* berdez edo urdinez azpimarratzen ditu hitzak, zuzenak izan
>> arren Euskaltzaindiak beste forma bat hobesten duen kasuetan*, hala nola*
>> bordatu*,* fondo, nahastu, ainitz*… Eta Euskaltzaindiak* Hiztegi Batu*an
>> hitz horien ordez hobesten dituen ordainak proposatzen dizkigu.
>>
>>
>>
>> Azkenik,* zenbait akats gramatikal ere berdez edo urdinez azpimarratu
>> eta zuzentzeko proposamena egiten du*:* gosea daukat*,* ikusiko gara*…
>>
>>
>>
>>
>>
>> *Microsoft Office berrienetan (Office 2013 arte) erabiltzeko prest* dago
>> Xuxen 5. Beraz, gure ordenagailura deskargatzen badugu, aipatutako
>> hizkuntza-zuzenketa eta -proposamen guztiak balia ditzakegu Word-en testu
>> bat idazten ari garenean, adibidez. Eta erabiltzailearen hiztegia osatzeko
>> aukera ere izango dugu, Xuxen 5-ekin batera erabiltzeko.
>>
>>
>>
>> Horrez gain, sistema hauetan guztietan txertatzeko* pluginak berritu*
>> ditugu, zuzenketa ortografiko eguneratuak egin ditzaten:
>>
>> · Openoffice/Libreoffice
>> <http://xuxen.eus/versions#tab_openoffice_libreoffice>
>>
>> · Web-nabigatzaileak (
>> <http://xuxen.eus/versions#tab_web-nabigatzaileak>Firefox, Chrome eta
>> Internet Explorer)
>>
>> · InDesign CS6 MAC <http://xuxen.eus/versions#tab_adobe_indesign>
>>
>>
>>
>> Eta, jakina, xuxen.eus webgunean ere berritu ditugu datuak, zuzendu nahi
>> dugun testua orri nagusiko testu-koadroan sartzen dugunean zuzenketa eta
>> proposamen eguneratuak egin ditzan.
>>
>>
>>
>> Xuxen 5 zure ordenagailura deskargatu nahi baduzu, hemen aurkituko dituzu
>> zuzentzailearen bertsio guztiak: xuxen.eus/bertsioak.
>>
>>
>>
>> Microsoft Officerako Xuxen 5 erabiltzeko argibideak eskuliburu honetan
>> aurkituko dituzu: xuxen.eus/eskuliburua.
>>
>>
>>
>> xuxen.eus webgunean erregistratzen direnek (xuxen.eus/erregistratu),
>> gainera, Xuxenen eguneratze eta nobedade guztien berri jasoko dute beren
>> helbide elektronikoan.
>>
>>
>>
>>
>> *Saroi Jauregi Aiestaran *
>> KOMUNIKAZIO-ARDURADUNA
>> *s.jauregi a bildua elhuyar.com <s.jauregi a bildua elhuyar.com>*
>> Tel.: 943363040 | luzp.: 214
>>
>> Zelai Haundi, 3
>> Osinalde industrialdea
>> 20170 Usurbil
>>
>> *www.elhuyar.eus <http://www.elhuyar.eus/>*
>>
>> Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa
>> izan dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du.
>> Zu ez bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera
>> debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo
>> kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi
>> bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.
>> Ez inprimatu mezu hau ezinbestekoa ez bada.
>>
>> Kaixo, Saroi:
>>
>> Lehenik eta behin, eskerrik asko azken bertsioaren berri emateagatik.
>> Aurreko bertsioa desinstalatzen saiatu nahiz, baina ez dago programen
>> zerrendan, ez izen horrekin behintzat. Laguntzerik bai? Windows XP daukat
>> nik.
>>
>> Ainhoa Jauregi
>> 690769665
>>
>>
>> ------------------------------
>> [image: Avast logo] <https://www.avast.com/antivirus>
>>
>> El software de antivirus Avast ha analizado este correo electrónico en
>> busca de virus.
>> www.avast.com <https://www.avast.com/antivirus>
>>
>>
>
--
*AINARA MAIA URROZ*
*Eliza karrika 10, 5. ezker*
*20302 Irun, Gipuzkoa*
*Basque Country*
*Tel.: 0034 655742924*
*WHEREVER I GO, GO WITH ALL MY HEART. WHEN A MAN LOVE A WOMAN, HE'LL DO
ALL FOR HER; WHEN A WOMAN LOVE A MAN, SHE'LL WAIT FOR HIM
FOREVER.../Edonora noala ere, bihotz osoz noa. Gizon batek emakume bat
maite duelarik, dena egiten du beragatik; emakume batek gizon bat maite
duelarik, beti itxarongo du gizona emakumeak...*
*Dena eman behar zaio aske den maitasunari*
*olerkari ameslaria*
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20151123/038c471f/attachment.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: 270px-AporiaCrataegi_2630A.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 12140 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20151123/038c471f/attachment.jpg>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago