[itzul] Jendarte
Koldo Biguri
kbiguri a bildua yahoo.es
Ast, Urr 1, 11:55:03, CEST 2015
Nire ustez, euskarak gaur egun duen arazo larrienetako bat da kontzeptu berrietarako (edo berritzaileetarako) hitz zaharrak baino ez direla proposatzen: adibidez, iraunkortasuna (perdurabilidad) "sostenibilidad" kontzeptu berria esateko; ekintzaile (beti "aktibista" zentzuan erabilia) "emprendedor" esateko; jabekuntza ("adquisición") orain "empoderamiento" esateko; hortxe kokatuko nuke nik "gizarte/jendarte" parearekin gertatzen ari dena. Sinonimiaren nahi adinako hedapenean oinarrituriko garbizaletasunak kalte larriak egingo dizkigu, nire ustez. Jakingo dugu beti zer kontzeptutaz ari den hitz egiten irtenbide horiek erabiltzen dituenak? Ni, interpretazio lanean, jada arazoak izaten hasita nago: norbaitek esaten duenean "Euskal Telebistaren iraunkortasuna ziurtatu behar dugu", zalantzan egoten naiz, eta ez dakit ZER ESAN NAHI DUEN pertsona horrek momentu horretan. Zoritxarrez, gero eta euskara pobreagoa ari gara bultzatzen. Badakigu horrek zer dakarren. Ala ez? Koldo Biguri
De: karlos del_olmo <karlos_del_olmo a bildua donostia.eus>
Para: ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
Enviado: Jueves 1 de octubre de 2015 11:36
Asunto: Re: [itzul] Jendarte
Jendarte bultzatzen duten pertsonek berba"herrian" errotzea lortzen badute, iritziak iritzi eta egokitasunaegokitasun, sustraitu egingo da, berbeta hiztunen erkidegoak egiten baitu,ezta?
Karlos del Olmo
karlos_del_olmo a bildua donostia.eus
943483474
687409016
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20151001/40669158/attachment.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: ez dago erabilgarri
Mota: image/gif
Tamaina: 18389 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20151001/40669158/attachment.gif>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago