[itzul] Jendarte

Josemari Navascués aupaurrera a bildua gmail.com
Ast, Urr 1, 12:15:47, CEST 2015


Euskararen zerraldoari azken iltzeak josten ari gatzaizkiolakoan nago.

2015/10/01 11:55(e)an, Koldo Biguri igorleak idatzi zuen:
> Nire ustez, euskarak gaur egun duen arazo larrienetako bat da 
> kontzeptu berrietarako (edo berritzaileetarako) hitz zaharrak baino ez 
> direla proposatzen: adibidez, /iraunkortasuna /(perdurabilidad) 
> "sostenibilidad" kontzeptu berria esateko; /ekintzaile /(beti 
> "aktibista" zentzuan erabilia) "emprendedor" esateko; /jabekuntza 
> /("adquisición") orain "empoderamiento" esateko; hortxe kokatuko nuke 
> nik "gizarte/jendarte" parearekin gertatzen ari dena. Sinonimiaren 
> nahi adinako hedapenean oinarrituriko garbizaletasunak kalte larriak 
> egingo dizkigu, nire ustez. Jakingo dugu beti zer kontzeptutaz ari den 
> hitz egiten irtenbide horiek erabiltzen dituenak? Ni, interpretazio 
> lanean, jada arazoak izaten hasita nago: norbaitek esaten duenean 
> "Euskal Telebistaren iraunkortasuna ziurtatu behar dugu", zalantzan 
> egoten naiz, eta ez dakit ZER ESAN NAHI DUEN pertsona horrek momentu 
> horretan. Zoritxarrez, gero eta euskara pobreagoa ari gara bultzatzen. 
> Badakigu horrek zer dakarren. Ala ez?
> Koldo Biguri
>
> ------------------------------------------------------------------------
> *De:* karlos del_olmo <karlos_del_olmo a bildua donostia.eus>
> *Para:* ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
> *Enviado:* Jueves 1 de octubre de 2015 11:36
> *Asunto:* Re: [itzul] Jendarte
>
> Jendarte bultzatzen duten pertsonek berba "herrian" errotzea lortzen 
> badute, iritziak iritzi eta egokitasuna egokitasun, sustraitu egingo 
> da, berbeta hiztunen erkidegoak egiten baitu, ezta?
>
> Karlos del Olmo
> karlos_del_olmo a bildua donostia.eus
> 943483474
> 687409016
>
>
>
>
>
>
>
>
>



---
El software de antivirus Avast ha analizado este correo electrónico en busca de virus.
https://www.avast.com/antivirus
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20151001/6f5eb7f4/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago