[itzul] Jendarte

Oskar Bilbao oskarbilbao a bildua yahoo.es
Ast, Urr 1, 18:15:17, CEST 2015


Nik " jendarte" ahoz  entzun dut (Bizkaian) jende-multzo edo jende-piloa bezala, oraintsu arte gutxienez. Baina orain idatziz nekez topatuko dugu adiera horretan. Ondo ibili.

Enviado desde Oskar's iPhone

> El 1 oct 2015, a las 17:15, Garikoitz <garikoitze a bildua euskalnet.net> escribió:
> 
> Ekinaz egina, http://peru21.pe/actualidad/este-peruano-91-anos-termino-traducir-todo-quijote-al-quechua-2221820
> Gauza asko daukaguz  egiteko, beraz.
> 
> Garikoitz
> 
> 
>> El 01/10/2015 a las 12:15, Josemari Navascués escribió:
>> Euskararen zerraldoari azken iltzeak josten ari gatzaizkiolakoan nago.
>> 
>> 2015/10/01 11:55(e)an, Koldo Biguri igorleak idatzi zuen:
>>> Nire ustez, euskarak gaur egun duen arazo larrienetako bat da kontzeptu berrietarako (edo berritzaileetarako) hitz zaharrak baino ez direla proposatzen: adibidez, iraunkortasuna (perdurabilidad) "sostenibilidad" kontzeptu berria esateko; ekintzaile (beti "aktibista" zentzuan erabilia) "emprendedor" esateko; jabekuntza ("adquisición") orain "empoderamiento" esateko; hortxe kokatuko nuke nik "gizarte/jendarte" parearekin gertatzen ari dena. Sinonimiaren nahi adinako hedapenean oinarrituriko garbizaletasunak kalte larriak egingo dizkigu, nire ustez. Jakingo dugu beti zer kontzeptutaz ari den hitz egiten irtenbide horiek erabiltzen dituenak? Ni, interpretazio lanean, jada arazoak izaten hasita nago: norbaitek esaten duenean "Euskal Telebistaren iraunkortasuna ziurtatu behar dugu", zalantzan egoten naiz, eta ez dakit ZER ESAN NAHI DUEN pertsona horrek momentu horretan. Zoritxarrez, gero eta euskara pobreagoa ari gara bultzatzen. Badakigu horrek zer dakarren. Ala ez? 
>>>  
>>> Koldo Biguri
>>> 
>>> De: karlos del_olmo <karlos_del_olmo a bildua donostia.eus>
>>> Para: ItzuL <itzul a bildua postaria.com> 
>>> Enviado: Jueves 1 de octubre de 2015 11:36
>>> Asunto: Re: [itzul] Jendarte
>>> 
>>> Jendarte bultzatzen duten pertsonek berba "herrian" errotzea lortzen badute, iritziak iritzi eta egokitasuna egokitasun, sustraitu egingo da, berbeta hiztunen erkidegoak egiten baitu, ezta? 
>>> 
>>> Karlos del Olmo
>>> karlos_del_olmo a bildua donostia.eus
>>> 943483474 
>>> 687409016
>>> 
>>> 
>>> 
>>> 
>>> 
>>> 
>>>  
>>> 
>>> 
>> 
>> 
>> 
>>    	
>> El software de antivirus Avast ha analizado este correo electrónico en busca de virus. 
>> www.avast.com
>> 
> 
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20151001/2425171e/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago