[itzul] Besarkatu

Amaia Apalauza amaia.apalauza a bildua gmail.com
Or, Urr 16, 09:08:37, CEST 2015


Egun on:

Egokia iruditzen zaizue *besarkatu* aditza, gaztelaniazko *abarcar*
adierazteko? Esate baterako, zuzena da esatea *lege batek X eremu
geografikoa besarkatzen *duela? Badakit badirela hori esateko beste modu
batzuk, baina ontzat joko zenukete erabilera hori?

Orotarikoan badira horren tankerako adibide (gutxi) batzuk:

*3.* (H). Abarcar. "Embrasser, contenir, comprendre. Ainhitz gauza hitz
batek besarkatzen ahal tu, une parole peut enfermer bien des choses" H. Bena
següro dena da Jinkoak nahi dian bezaiñbeste besarkatü gaiza dütiala
eginen, harek diala Ekhia egin. Egiat 251. Badabiltza goizdanik batzuk
ikhasteko; / Ez bezate sobra lan besarka aldiko: / Erdi yakinsun denak guti
du balio. Hb Esk 166. Gure muthikoak, begikolpe batez, besarkatu zuen
San-Inaziora heltzeko segitu behar den orga-bide luzea. Elzb PAd 2. Lenengoa
[errimoltzoa], kantauri-itxasaldeko lurretan bizi zan, Asturiastik asi ta
Dordogne eta Ariége deritzaien ibaietaraño. Erdi-inguruan gure Euskalerria
besarkatzen zuan. JMB ELG 29. Ezin molda dezakete egiazko literatura bat,
hots, izpirituaren ekintza osoa besarkatzen duena. Mde Pr 236. Eta guk lur
huntan ez baitugu deus osorik besarkatzen, gogoan du asmuz bederen oro
ageri litazken gai haratarat heltzea. Lf in Zait Plat XXI. Eztut uste nere
bertsoekin dena besarkatzerik, eun mingain, aleun ao eta burnizko aotsa
banitu ere. Ibiñ Virgil 83. Hitzek, jakina da, badute beste zerbait,
adimenez nolazpait besarka daitekeen adieraz gainera, adimenak ikusten ez
badu ere bihotzak uki dezakeena. MIH 348.

Eskerrik asko, eta besarkada bana :-)
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20151016/bdc0af01/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago