[itzul] Besarkatu

Alfontso Mujika Etxeberria a.mujika a bildua elhuyar.com
Or, Urr 16, 10:36:27, CEST 2015


Aspalditik erabiltzen du aditz hori adiera horretan Kepa Altonagak. Eskatu
Googlen hau: "Kepa Altonaga" "besarkatzen". Hori eskatuta agertzen diren
"besarkatzen" gehien-gehienak adira horretakoak dira.

*Alfontso Mujika Etxeberria*
<https://twitter.com/elhuyarhizk>[image:
https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1]
<https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1>[image:
https://www.facebook.com/elhuyar.fundazioa]
<https://www.facebook.com/elhuyar.fundazioa>

a.mujika a bildua elhuyar.com

tel.: 943363040 | luzp.: 216
Zelai Haundi, 3
Osinalde industrialdea
20170 Usurbil

*www.elhuyar.eus* <http://www.elhuyar.eus>
<https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/bazkideak/elhuyarkide-izan>
[image:
https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/bazkideak/elhuyarkide-izan]
<https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/bazkideak/elhuyarkide-izan>

<http://www.elhuyar.org/EU/bazkidetza> Mezu honek, baita erantsitako
edozein agirik ere, isilpeko informazioa izan dezake. Informazio hori
jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du. Zu ez bazara adierazitako
hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera debekatuta daukazu
informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo kopiatzea. Mezu hau
errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi bidaltzaileari, eta ezaba
ezazu. Eskerrik asko.

2015-10-16 10:05 GMT+02:00 JMN JMN <aupaurrera a bildua gmail.com>:

> Barkatu, Amaia. Lehenbiziko mezuan ez zait mezu osoa iritsi (OEH-aren
> aipamena falta).
>
> 2015/10/16 09:08(e)an, Amaia Apalauza igorleak idatzi zuen:
>
> Egun on:
>
> Egokia iruditzen zaizue *besarkatu* aditza, gaztelaniazko *abarcar*
> adierazteko? Esate baterako, zuzena da esatea *lege batek X eremu
> geografikoa besarkatzen *duela? Badakit badirela hori esateko beste modu
> batzuk, baina ontzat joko zenukete erabilera hori?
>
> Orotarikoan badira horren tankerako adibide (gutxi) batzuk:
>
> *3.* (H). Abarcar. "Embrasser, contenir, comprendre. Ainhitz gauza hitz
> batek besarkatzen ahal tu, une parole peut enfermer bien des choses" H. Bena
> següro dena da Jinkoak nahi dian bezaiñbeste besarkatü gaiza dütiala
> eginen, harek diala Ekhia egin. Egiat 251. Badabiltza goizdanik batzuk
> ikhasteko; / Ez bezate sobra lan besarka aldiko: / Erdi yakinsun denak guti
> du balio. Hb Esk 166. Gure muthikoak, begikolpe batez, besarkatu zuen
> San-Inaziora heltzeko segitu behar den orga-bide luzea. Elzb PAd 2.
> Lenengoa [errimoltzoa], kantauri-itxasaldeko lurretan bizi zan,
> Asturiastik asi ta Dordogne eta Ariége deritzaien ibaietaraño.
> Erdi-inguruan gure Euskalerria besarkatzen zuan. JMB ELG 29. Ezin molda
> dezakete egiazko literatura bat, hots, izpirituaren ekintza osoa
> besarkatzen duena. Mde Pr 236. Eta guk lur huntan ez baitugu deus osorik
> besarkatzen, gogoan du asmuz bederen oro ageri litazken gai haratarat
> heltzea. Lf in Zait Plat XXI. Eztut uste nere bertsoekin dena
> besarkatzerik, eun mingain, aleun ao eta burnizko aotsa banitu ere. Ibiñ
> Virgil 83. Hitzek, jakina da, badute beste zerbait, adimenez nolazpait
> besarka daitekeen adieraz gainera, adimenak ikusten ez badu ere bihotzak
> uki dezakeena. MIH 348.
>
> Eskerrik asko, eta besarkada bana :-)
>
>
>
>
> ------------------------------
> [image: Avast logo] <https://www.avast.com/antivirus>
>
> El software de antivirus Avast ha analizado este correo electrónico en
> busca de virus.
> www.avast.com <https://www.avast.com/antivirus>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20151016/316fa460/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago